inprimatu
Zalduby zenari
Izenburua:
Zalduby zenari
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1115.zk.
Orrialdea:
4

Zaldubi zenari

 

 

 1

 

 Koblarien errega zu zare, Zaldubi,

 Eskualdunak zor tuzte ohoreak zuri

 Etsaiak sinestea khendu nahiz guri

 Haren alde zintuen Jainkoak igorri.

 

 2

 

 Jaun Mera zozo-pikart, frantchimant ergelik

 Debruak eman dauku herrement ederrik

 Errent uzki-pitcher, jaunchkila merkerik

 Sakel'eta burua hutsak dauzkatenik.

 

 3

 

 Oi zoin ederki duzun Fedea finkatu

 Eskualdunen artean kapitain zinen zu

 Debruaren armada ihesi joan zauku

 Zure kobla ederrek baitute izitu.

 

 4

 

 Munduan ez da sorthu menden mendetarik

 Eskualdunen mintzaia hola zabilanik:

 Histuz, khantuz, nigarrez, bezen orotarik

 Izpirituz bethea zinen zu sortzetik.

 

 5

 

 Laphurdin Otchalde'ta, Chuberon Etchehun

 Holako koblaririk ez ahal zen nihun

 Bainan ororen nausi guk zu zinitugun

 Zure bertsuak zuen balio berrehun.

 

 6

 

 Izpiritua chorrotch, bihotz alegera,

 Karitatez gaindika, berthutean gora,

 Ez dezakegu khondahari dugun zorra.

 Kobiari guzietan bego hura bera.

 

 7

 

 Zure kobla ederrek, egia, Zaldubi

 Hemen ere daukute plazer eiten guri.

 Kalifornian eta Oklahoman gaindi

 Ohore diotegu egiten heieri.

 

 8

 

 Nevadan, Koloradon, Eskualdun artzainak

 Aphez et'elizarik gabetan daudenak

 Elgarretarat ezin sekula bil denak

 Han dauzka beretuak lanjer handienak.

 

 9

 

 Neguan elhur eta udan ihur-zuri

 Itsaso haize fier, chimist'eta harri

 Usu han da bakharrik Eskualduna jarri,

 Ustez eta fortuna beha zagon hari.

 

 10

 

 Aste bat pasa eta bertze bat ethorri

 Zeru lurren artean nehor ez ageri.

 Azkenekotz bihotza zaio belzten ari

 «Oi han gelditu, banintz, Eskual-harrian ni.»

 

 11

 

 Bainan zure bertsuak irakurtzearekin,

 Eskualdun khar baroa senditzearekin,

 Bihotzeri Fedea zaioke berriz jin

 Eta othoitz ederrik zinez du han egin.

 

 12

 

 Bai Eskual-Herrietan, Bai Ameriketan

 Zure bertsuak dire aditzen orotan

 Zuk zombat egin duzun arimen onetan

 Jainkoak baizik ez du jakinen sekulan.

 

 13

 

 Ama Birjinak zaitu zeruan onhetsi

 Zure laudorio hek ez ditu ahantzi.

 Zombat maite zinuen guk dugu ikhusi,

 Saritzat orai zaitu eraman Jesusi.

 

 14

 

 Alderdi orotarat gu barreaturik

 Urrun baigabiltza bai Eskual-Herritik

 oi Zaldubi maitea, zuk othoi zerutik

 Eskualdunen Fedea atchikazu-chutik.

 


inprimatu