Txapelgillia
Yonar
Tolosa Amari
Arnasa artzeko astirik gabe
nere txapela det egiten
Tolosa nere Amaren aintza
euntzen detela gogoratzen.
Triki ta traka lankayak dagi,
triki ta traka geldi gabe;
kanta-kantari nere biotzak
otoitzak ditu zeruratzen.
Nere txapela nora nai dua
nun-nai txaluak irabazten.
Tolosa Amaren izen ederra
barrenen beti eramaten.
Txuri pakean, gudean gorri,
naiz orlegi, ta naiz izan beltz
euzkeldunaren buru lerdena
nun-nai ta beti du buresten.
Jaun-langillien biotzak ditu
erri-maitasun utsak lotzen;
korapillo ori, Tolosa il-gabe,
azkatu, ausi Ħezin leike!
Peru'n (Ameriketan) Epalla-8'gn.