inprimatu
Ama Amparu-peko Donostiar neskach Kongregantiai
Izenburua:
Ama Amparu-peko Donostiar neskach Kongregantiai
Sinadura:
X.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
X

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
123.zk.
Orrialdea:
2

Ama Amparu-peko Donostiar neskach Kongregantiai

 

X.

 

 Jesusen biyotzeko illian

 

 O biyotz Santu Jesusen

 Amoriyoz añ betia,

 sabal zaiguzu denen artian

 gere biyotzen pakia.

 

 Amoriyozko sutan zaudena

 gabaz t'egunez gugatik

 ara gu ere eman nairikan

 gure biyotza zugatik.

 

 Maite gaituzu ¡Jesus guria!

 iñork bañore geyago

 orrengatik guk gere biyotza

 baño zaitugu nayago.

 

 Kiskal zaidazu su ta garretan

 nai det zurekiñ bat egiñ

 eta onela iraun dezadan

 bizitza on bati ekiñ.

 

 Zure biyotza da Jesus ona

 biyotz guziyen biyotz

 eta neria eduki det nik

 beti uruti añ otza.

 

 Eskatzen dizut bene benetan

 zure aurrian jarririk

 ez nazazula utzi beñere

 mundu onetan bakarrik.

 

 Nik nai det Jesus zuregandik gaur

 grazi aundi bat logratu

 neretzat dezun amoriyotik

 ugari zeuri biurtu.

 

 ¡O nork lezaken! zure biyotza

 maitatu biar ainbeste

 bete beteko maitetasuna

 iñork ezdu ez zuk beste.

 

 Nik ere Jesus agintzen dizut

 oso biyotzan barrendik

 alegiñ guziz maitatutzia

 gabaz t'egunez gaur dandik.

 

 Eska zaidazu guzi guziya

 eskatu neri detana

 utziko nuke biyotz biyotzez

 zuregatik nik dana.

 

 Comuniyuan sarri indarrak

 aztuko ditut zugandik

 eman nazazun zerura chussen

 aingeruakiñ emendik.

 

 Eta zuk Ama Amaparukua

 egizu bitartekotza

 zure semiak artu dezadan

 betiko nere biyotza.

 


inprimatu