inprimatu
Agur lagunak
Izenburua:
Agur lagunak
Sinadura:
X.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
X

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1928
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
360.zk.
Orrialdea:
2

Agur laguna

 

X.

 

 Laister, esan dirate

 Bost mutil jatorrak

 Agertuko dutela,

 Dirala oso azkarrak

 Utzirik oso osorik

 Mundu, mundutarrak,

 Ortara beartuaz

 Argi zerutarrak.

 

 Bost oyetatik iru

 Karmel-Lekaidian

 Esan dutenez, dira

 Sartzeko ustian

 Ta gero beste biak

 Loyolar-kabian

 Donetu ta irauteko

 Bizitza berrian.

 

 Erroman ta Ramuntxo

 Danetan gaztenak

 Ez altzerate izango

 Mitel mottelenak

 Luis, Arrue ta Tomas

 Zerate zarrenak

 Bete ¡ordua da ta!

 Aspaldiko amesak.

 

 Lenagotikan juan zan

 Beste bat aurrera

 Bidia erakusteko

 Alzuan onena

 Arralai, ez eztutu

 Bide ortan barrena

 Lagunak badijuaz

 Al da lazterrena.

 

 Pozik juango nitzake

 Zuekiñ batera

 Bildurrikan ez banu

 Etortzeko atzera

 Ezin det! Bada zoazte

 Jesus'en aurrera

 Ta eskatu neretzako

 Zeruko sarrera.

 

 Alde batetik iru

 Eta iru bestetik

 Ekiñ, arretaz, ekin

 Zeruko bidetik

 Alkarren leian beti

 Gogoz eta pozik

 Etzaiteste bildurtu

 Etsai koxkorratik.

 

 Gau gurtzalle zintsoak

 Izan diralako

 Jesus'ek aukeratu

 Ditu Beretzako

 Gabeko otoitzak noski

 Onak dira irtako

 Sei mutill gazte auetan

 Ikusten dalako.

 

 Deun Iñaki maiteak

 Ta Ama Karmenguak

 Gorde ditzala beti

 Bere semetxuak

 Nai badituzte bete

 Beren konbentuak

 Artu Azkoititikan

 Gazte orrelakuak.

 


inprimatu