inprimatu
Oihanian jan dute
Izenburua:
Oihanian jan dute
Sinadura:
Xetre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Xetre

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
337

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Oihanian jan dute

 

Xetre

 

 1

 

 Oihanian jan dute ahuntzen akerra,

 Nagusia eritu janikan sobera.

 Medikua ekarri lasterka etxera,

 ustez eta zoala hartarik hiltzera.

 

 2

 

 Jaun medikuak gaitza laster ezagutu,

 Sukar berri horrentzat sudur ona baitu.

 Eria ere dauku laster kontsolatu,

 Akerra behar zela purgaz ateratu.

 

 3

 

 Krakada bat bazuten gaztek manatua,

 Bildots baten jateko ongi gizendua.

 ordaintzat izan dute aker usaindua,

 Zerbitzuak eginik erretretatua.

 

 4

 

 Haragi arradoa aker errakia,

 Adarra bezain gogor baitu haragia.

 Gizonak nahi badu luzatu bizia,

 Atxiki behar luke bere izaria.

 

 5

 

 Zikite bat badute ina bestaldiko,

 Eskerren bihurtzerat jiten zireneko.

 Arnorik perfetenak haren pusatzeko,

 Botikarioan ez da purgarik salduko.

 


inprimatu