inprimatu
Arri asto
Izenburua:
Arri asto
Sinadura:
Xetre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Xetre

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
335

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Arri asto

 

Xetre

 

 1.

 

 Arri asto triki triki, Hazketa Dorrek erosi,

 Haren gainian behar zela kabalier ibili.

 Johan zelarik airoski, biak urerat erori.

 

 2.

 

 Dorre astoaren gainean, zela bridetan lorian,

 Trebukatu izan baitu Potxoiteko zubian,

 Gertatu dira urian, bi-biak mainhuar berian.

 

 3.

 

 Dorre hasten da oihuka, otoi jin ziten lasterka.

 Astoari ari zaio lotua tirabiraka,

 Animalia eforka, baina xutik ezin koka.

 

 4.

 

 Bildu zenian jendia, han zen gero komedia.

 Atakan zerabilaten gizon miserablia:

 Pagazak mainhu saria, astoaren eta heuria.

 

 5.

 

 Dorrek eman arrapostu, abokat gisa mintzatu:

 Ur hura komuna zela, nahi bazuten han sartu.

 Nahiz ederki trenpatu, mainhurik ez du pagatu.

 

 6.

 

 Antton eiherazainari saldu zakon asto hori.

 Ederki promenaturik plaza karriketan gaindi,

 Eginik zonbeit itzuli, pilaz goraka nun-nahi.

 

 7.

 

 Muse Hiriart goraintzi, konplimendu hau ez gaitzi.

 Dorrek nahiko bailuke behokaņo bat erosi,

 Behar dazkotzu igorri hortik zonbait begi gorri.

 


inprimatu