inprimatu
Ordain gabekoa
Izenburua:
Ordain gabekoa
Sinadura:
Xenpelar Bertso Eskola
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Xenpelar Bertso Eskola

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1254.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ordain gabekoa

 

 1

 

 Kontatutzera noa

 ahal dedan moduan

 bertan bizi naizenez

 egunerokuan

 goizetik arratsarte

 arnastuz kolkuan

 beste hainbeste ez da

 izango munduan

 

 2

 

 Lartzabaletik hasi

 bidegurutzea

 Herreraino izanik

 gurutze bidea

 urte osoa hemen

 astesantutzea

 guk aukeratu gabe

 hau da gurutzea

 

 3

 

 Mila Kamioi kotxe

 betiro gainezka

 atzeko zulotikan

 kearra botaka

 horretara ohituta

 gaudenik dut kezka

 "ez erre haize honetan".

 guretzako ezta

 

 4

 

 Oiartzun, Orereta,

 Lezo, Pasaiara

 galtzara albotikan

 pasiatutzera

 ausartuko bazera

 hori egitera

 aurretik sartu elizan

 errezatutzera

 

 5

 

 Abiatu ezkero

 Alabergatikan

 Viteri, Iztieta,

 Alamedatikan

 Pasaia, Oiartzun nahiz

 Lezo aldetikan

 gurutze santuaren

 egin aurretikan

 

 6

 

 Semaforo ugari

 bazterrikan bazter

 gorriz, artekoa-ta

 baita ere berdez

 hauetatik badira

 hogei bat gutxinez

 hirurehun bat metrotan

 keinuak ekinez

 

 7

 

 Ordu handitan berriz

 trafiko arraoak

 mukuru jartzen zaigu

 sortuz arraioak

 betez galtzarak eta

 berdin espaloiak

 kea zikinarekin

 hornituz kaleak

 

 8

 

 Euskal Herrian gara

 trafiko izarra

 Europako ere

 eredu ederra

 zorigaitzean ez da

 horixe bakarra

 ibaia hortxen dago

 dena kaka zaharra

 

 9

 

 Kaputxino gainatik

 Altamira azpira

 trenbearen albotik

 segiz Lintzirira

 "Variante" jarri nahiz

 dirura begira

 egin nahi duten hoiek

 burutikan dira

 

 10

 

 "Variante" zubia

 ormigoi hilotza

 sasi politikoek

 ez daukate lotsa

 sartuko balitzaigu

 holako zipotza

 ipiniko litzake

 oztopo mingotsa

 

 11

 

 Lezo, Oreretako

 mugaren ertzean

 Campsa-k depositoak

 lurraren gainean

 mamutzarra jarrita

 goitik bazterrean

 "maravilla" berri bat

 mundu zabalean

 

 12

 

 Lau herriok dauzkagu

 trafikoz beteta

 hemendik edo handik

 arazoz josita

 jainkoaren eskutik

 nota nahi utzita

 nahiz bere lur barruan

 izan autopista

 

 13

 

 Autopista burutu

 zela zenbait urte

 lur jorien gainean

 makina zapuzte

 zelai, baso, erreka

 ormigoiez bete

 lurrari sortu zion

 makina bat kalte

 

 14

 

 Irunetik hasten da

 Bilbon akitzeko

 luzera betetzen du

 ehun kilometro

 zabalera badauka

 hogeitamar metro

 haruntz eta honuntza

 lasai ibiltzeko

 

 15

 

 Banko-etxe zenbaitek

 dirua ezarri

 oso gutxi ordainduz

 lurren jabeeri

 finantzieroek dute

 dirutza iturri

 herriko arazoei

 eginikan irri

 

 16

 

 Irun, Errenteria,

 Lezo, Pasaikoa

 bosgarren bestea

 Oiartzunekoa

 beste herri hauentzako

 behar gerrikoa

 autopista zabalik

 ordain gabekoa

 

 17

 

 Peajerik gabeko

 autopista nahi da

 inoiz nik ez dut izan

 on hartzeko duda

 trafiko alu hori

 azkar zaigun muda

 guk irabaz dezagun

 trafikoaren guda

 

XENPELAR BERTSO ESKOLA

 


inprimatu