inprimatu
Gauez
Izenburua:
Gauez
Sinadura:
Xapo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Xapo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
855.zk.
Orrialdea:
37

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gauez

 

Xapo

 

 Gauez, gauez, eta batzutan bakarrik

 hain nago ondo

 zure ordez

 argia azaltzen zait gauez

 

 Goxo, indartsu, xuabe, xuabe, osso xun

 dena zuritzen

 ene paper zuri hau, ene bihotzaren ispilu

 lasaia.

 

 Eta, gaueko lainoa,

 zeru ilunean

 bereiz asun soila, zeruan,

 bakartiaren argi laguna

 

 eta gaueko lagunak, lainoak

 banaka, banaka

 hestu lotuaz. Bat, beste BAT sortzen

 berriro banakatu aurretik

 

 Beste BAT

 askoz osatutako berri bat, argi berri hori...

 

 Ilargia

 bai borobil, talo zuri

 gaurko hostia...

 

 ene gose haundi - asetzailea

 ene hitzaren argi eta argitzaile

 ene izar lagun urrunen erakusle

 ene ilusio - globo zuria

 

 Hor zaude berriro

 gau hotz honetan

 nere gogoa epeltzen

 nere bihotzaren ttaupadak goxatzen

 nere irudi maiteak margotzen

 

 Zuri, bertso hauek

 maittia,

 eskeintzen dizkizut

 

 gaur zu jabetu gabe

 osso gertu

 zutaz, nago

 

 Eta orain zure aldamenera, hegaz noa

 indarrez berrituta

 amodioz osatuta

 bizitzeko gogoz estalita

 

 Zure barrunhetik, ibili nabil

 instant batetan, laino gisa

 

 ILARGIA,

 

 BI

 

 URTZEN

 

 gara

 


inprimatu