inprimatu
Kondaira zarren erria
Izenburua:
Kondaira zarren erria
Sinadura:
Xanti
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
381.zk.
Orrialdea:
15

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Kondaira zarren erria

 

Xanti

 

 1

 

 Kondaira zarren erria

 Udalaitzen oiñarria

 bertsolari bat zuri begira

 daukazu jarria

 gaurko jendien larria

 jakin naian egarria

 ara bi itzetan lengo Arrasate

 ta oraingo berria.

 

 2

 

 Garai artan Arrasaten

 zer eginkizun zeuzkaten

 argitasunik nik ezin eman

 jakin dezazuten

 milla urte or nunbaiten

 etsai gogor askok irten

 Santxo Abarkak agindu eta

 arresitu zuten.

 

 3

 

 Zer ote zan Arrasate

 orain orrenbeste urte

 bira guztia itxita zeukan

 ormaz eta kate

 ordutikan orain arte

 kukuak asko jo dute

 zer aldakuntza orduko zarrak

 ikusko balute.

 

 4

 

 Jarri gaitezen begira

 erri zarraren erdira

 gure aurreko osaba zarra

 ren bizitokira

 orma zarren arpegira

 eleizaren alderdira

 orduko lanak gaurkoarentzat

 edergarri dira.

 

 5

 

 Urte askoren atzetik

 irten ziraden kabitik

 bere inguruan ekin ziraden

 lanean gogotik

 aspaldi izanagatik

 ezaugarri daude zutik

 Arrasateren zabaldutzea

 asi zan ordutik.

 

 6

 

 Aunditze bildurgarria

 astik eza ta larria

 burdi bideak baiño txarrago

 gure ibil tokia

 garbi dezagun erria

 badauka eta premia

 landu aiton-zarrak guretzat Jarri

 zun lorategia.

 

 7

 

 Eta gaurko Arrasate

 zuek danok dakizute

 txoko guztiak nolatan diran

 bizi tokiz bete

 kanpotik ainbeste lente

 gu danok estali arte

 eta txarrena beren kulturaz

 jantzitzen gaituzte.

 

 8

 

 Ez gaitezen lo geatu

 ori bai dala pekatu

 euskal errian bizi gerala

 azkar konturatu

 ikastetxeak indartu

 gure kultura goratu

 Biteri Aranan adar ezeak

 euskeraz loratu.

 


inprimatu