inprimatu
Aski!
Izenburua:
Aski!
Sinadura:
Xalbardin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Xalbardin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
117.zk.
Orrialdea:
[8]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aski!

 

Xalbardin

 

 1

 

 Mila bederatzirehun

 larogeita zazpi

 abenduan naski

 ARGIAri eraso

 diote errezki

 euskarazko prentsari

 egina prezezki

 arrazoinaren ordez

 hamaika aitzaki

 ohiu bat Donostitik

 Gasteizera aski!

 

 2

 

 Subentzioak eman

 dituzte berandu

 ta erdia kendu

 hamahiru zirenak

 jefeak esan du:

 gehiegi dute eta

 ezin da mantendu

 seirekin militante

 horiek kontentu

 al zer zoriona zuk

 lotsarik bazendu.

 

 3

 

 Bost bat urtez deusetik

 gaur miseriara

 pasatuak gara

 normalizazioruntz

 gure abiada

 nahiz eta zuek jarri

 orain barrikada

 euskal kazetagintzan

 langilerik bada

 traba guztiak kenduz

 aurrera euskara

 

 4

 

 Munduak mila buelta

 eman ohi ditu

 ta ez da gelditu

 gaur agintzen duenak

 bihar obeditu

 zuen mexpretxuaz guk

 indarrak berritu

 jokoa oraindikan

 ez baita amaitu

 sakea berreskura

 ta jotzen jarraitu

 

 5

 

 Eguardia iritsi

 guztiak honuntza

 eta anjelusa

 errezatu ondoren

 bagoaz haruntza

 jo ezker paretara

 eta zuen hutsa

 eskubiaz ezin bil

 jaunak hauxe poza

 irabazle gertatu

 gu, Larrun ta Susa

 

 6

 

 Zuen gainetik edo

 azpitikan segi

 sano ala eri

 ezin baita-inor jarri

 sokatik eskegi

 Josu Legarreta ez

 baizik legarregi

 pastoral hori letu

 pulpipotik guri

 bainan bere gotzaia

 Joxeba Arregi

 


inprimatu