inprimatu
Non zate, ederrak?...
Izenburua:
Non zate, ederrak?...
Sinadura:
Viela, J.T.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Viela, J.T

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
98.zk.
Orrialdea:
1

Non zate, ederrak?...

 

J.T. Viela'k

 

 Lenago euskal erriko

 mutil nexka azkarrak

 ¿nork arkituko ditu,

 non dire? ¡ain ederrak!...

 Oraingo azkartasuna

 begi ingurak illun,

 matel bazterrak ximur,

 indarrik ez iñun.

 

 Naiz gose ta beartsu,

 neskatxen asmoak

 jantzi bear lotsagarriz,

 oberentakoak.

 Mutilxok, pipatu ta,

 non balira gizon,

 gaztetik mozkor gabe,

 ez ditezke egon.

 

 Dantzariak bai, bañan

 euskera dantzetan,

 iñork ditu ikusiko

 jai arratsaldetan:

 bai ordia, zokotan,

 debekako etan,

 ¡lotsik gabeko umeak!...

 lotuta geyentan.

 

 Jangoikoz oso atzenduz

 ta zeru bideaz,

 irri, parra due egiten

 infernuko suaz.

 Guratso onen nekeak

 ta samiñ zorrotzak

 ¡ez ek, ez oek ere,

 guritzen biotzak!...

 

 Elkarrekin ezkondu

 egiten dire, ¿bai?

 bat bezain bertze ere

 ditut erruki gai:

 oyen ume gaxuak,

 naitez eritsuak

 egiñen tu, elkarren

 ¡bizi nardatsuak!...

 

 ***

 

 Garbi bizi zaitezte

 gaztetxo maiteak:

 ¡Otoi!... zuzen ibilli

 utziz bide okerrak.

 ¡Ez gauaz, ez egunaz,

 edan ta dantzetan,

 indarrak ta osasuna

 ondatu gaztetan!...

 


inprimatu