inprimatu
Udazkena agur
Izenburua:
Udazkena agur
Sinadura:
Valverde Casas, Antonio (Ayalde)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Valverde, Antonio

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
750.zk.
Orrialdea:
[7]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Udazkena agur

 

Ayalde

 

 Udazkena badoa

 Udazken arrats baten antzera

 

 Udazken egun bat bezela

 Dofin gorria arturikan

 Egutegi oera doanean

 

 Orrela Udazkena aldegiten dunean

 

 Burua otoitz lorez apaindua

 Juan ta etorri txartelakin

 Aldiontzia artzen du

 Andre ta ondartza talde baztertuak

 Agurtzen diote

 Urrezko kardinalek bere omenez

 Erri basoak pizten dituzte

 

 Bai ona dela Udazken

 

 Negua azpiratu zuena

 

 Sei eta iru tantoaz

 

 Baņan ez alaitu geiegi

 Neguak erosi baitu

 Finlanditar aurrelari

 

 Joan zaigu Udazken

 

 Oraindik urruti dakusket

 

 Egitaz pena ematen didate

 Ia zeregin eztakien

 Egoaize gaxo orrek

 

 Ta otzez dardarka dagoen

 Urlantxo margul batek

 

 Ta plazon jostatu eziņik

 Geldi dan arratsaldeak

 

 Ta balkoian lixiba zintzilik

 Jarri duen Eguzkiak

 

 Ta arkupetan txistuka dan

 Lengo txistulari aren

 Basoroimen zurbillak

 

 Ta onat arat dabillen

 Izartxo zoro arek

 

 Lekutik aterea

 Bidea eztu arkitzen

 

 Ene esku elurtuaz

 

 Udazken zantzu lerroa

 

 Erakutsi nion

 


inprimatu