inprimatu
Videtar loi bat egarriz ilic
Izenburua:
Videtar loi bat egarriz ilic
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
417-419

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Videtar loi bat egarriz ilic

 

 

 Videtar loi bat egarriz ilic,

 dator erreric Belenera,

 Iturrirembat ete daguan

 errichu atan jaquitera:

 amatetaco bere egarrija,

 garbituteco erropia.

 

 Estrivillo.

 

 Oles,

 Nor dá?

 Bai da:

 Cer gurá?

 

 Esan eguizu ete daguan

 erri onetan Iturriric,

 bada egarrijac itoric nauca,

 loyagaz nago erreric:

 Uri onetan, heche zar baten,

 bart agertu da iturri bat,

 noren ur gozo edaten bozu

 eztozu euquico egarriric:

 ur au izanic garbitasuna,

 quenduco deutzuz orbanac.

 

 Guazan, guazan, erdu gustijoc

 osasuneco Iturrira,

 ase gaitezan Ceruco urez,

 izan eztaigun egarriric:

 garbitu daigun geure vijotza

 corront ugari Cerucuan.

 Guazan, guazan, guazan gustijoc

 ez bedi iņor alper izan.

 

 Zorcico.

 

 Iturri bat eguan

 Atzeguin lecuban,

 Etzan besteric biar

 Munduban orduban,

 Urtenic lau lecutic,

 Ibai zabaletan,

 Lurra bustiten evan

 Edocein lecutan.

 

 Sugue guzurti batec

 Asmu deunguiagaz,

 Galdu cituzan urac

 Veneno minagaz:

 Loituric Iturrijac,

 Ausiric caņuba,

 Erreric gueratu zan

 Egarriz munduba.

 

 Jaungoico Cerucuen

 Ontasun andijac

 Emon dituz luurrian

 Iturri barrijac:

 Iturri onen ura

 Izanic gozua,

 Gozoz aseco deuscu

 Gustijen gogua.

 

 Caņuba izango da

 Virgina Marija

 Zabal, sendo, ederra

 Mirariz garbija:

 Pozic arturic ura

 Ceruco mendijan

 Ugari emongo deuscu

 Belengo Urijan.

 

 Sarturic Iturrija

 Ibaijen erditic,

 Garbi etorrico da

 Ur loijen artetic.

 Caņubac emon arren

 Jesus ur santuba,

 Beti gueratuco da

 Gustiz zarratuba.

 

 Caņubac emongo dau

 Ugari estija,

 Esniac quenduco dau

 Gure egarrija:

 Egarri zarianoc

 Erdue Iturrira,

 Loituric zagozanoc

 Ur gustiz garbira.

 

 Caņuba izan arren

 Costu andicua,

 Ur au emonten (sic) jacu

 Duaric naicua:

 Bost lecutan daucazu

 Aguirijan ura,

 Gustijoc artuteco

 Bacochac nun gura.

 

 Lenago izan bada

 Errijau liorra,

 Ugari dauco orain

 Ur osasuncorra:

 Betoz gueixso dirianac

 Ur au edatera

 Osasun beticua

 Bertan artutera.

 


inprimatu