inprimatu
Egiazko alaitasuna
Izenburua:
Egiazko alaitasuna
Sinadura:
Uztarre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uztarre

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
107.zk.
Orrialdea:
1

Egiazko alaitasuna

 

Uztarre

 

         O'tar I'txo'ren etxekoari

         onen lencngo Jaun artze egunean.

 

 Txibillitu ta danbor soñuan

 zalapartaz ikustean,

 esan oi dute ordun daudela

 asko gogozko jaiean;

 ez da ez bear, orrelakorik

 baizik ixil-ixillean,

 atsegiñago arki liteke

 biotza bete betean.

 

 ¿Auxe ez alda obeagoa

 aingerutxuen artean,

 igarotzea irri ta parrez

 guztizko pake-pakean?

 Ara emen bat opa dubena

 lurreko bizitz guzian,

 Ikusitzia etxe au gaurko

 poz eta alaitasunean.

 


inprimatu