Xabier Deuna
Utsa
Senide baten aunditasuna
Itz neurtuz nai det agertu;
Lur zabalean lan ospetsuak
Arek egin-da ditugu
Paris aldean ikasle argi,
Gerogo Iņaki'ren lagun.
XABIER maite goi-goyan zaude
Gu guztiontzat eredu.
Ederkiena zu nor ziņanik
Loyola'k zizun asmatu;
Bai eta laister zure gogoa
Betiko Yaunaganatu.
Egun osoak ezer yan gabe
Sarritan eman zenitun;
Goi-maitasunez zure biotzak
Azkar gaņez egin digu.
Erroma alderuntz negu erdiyan
Elur artean bidari,
Yauna'k ordukoz zu oitu zindun
Nekerako yasanlari.
Itsasoetan aruntz-onuntza,
Beroak txit kixkalgarri...
Indar aundiya eman zeniyon
Sinismen-zabalmenari.
Bular barruan zendukan sua
Zelaira zitzaizun irten:
Yesu'ren maitez bide oyetan
Sarri oņutsik ibiltzen.
Gogo zikoitzak bigundutzeko
Yauna'gan ziņan entzintzen,
Zuk gaizkaturik goyetan orain
Askuak ditugu ikustea.
Yesu gurutzan ikusi utsez
Berotzen zaizu biotza;
Gizonen onez Ark egin zunak
Zugan beti du oroitza.
Gauak lo gabe daramazkizu...
Arrigarrizko bizitza!!
Iņork ea daki nolaz ez zaizun
Nagusitzen eriotza.
Beti illunpean omen dagola
Erri bat guztiz aundiya...
Esan dizute, Arin aruntza
Zera nolabait abiya.
An sartutzeko nere aldetik
Egin alegin biziya...
Azkenik ere erdi-bidean
Utzi zenduan ludiya.
Sukarrez zaude etxol batian
Aldamenian mutilla:
Yesu Yabia txit alai dator
Goyetatik zure billa.
Arentzat lana egin ondoren
Soņez zaitugu gaur illa;
Egun guena zure antzeko
Guretzat gerta dedilla.
Oraindik ere lur zabalean
Ardi galduak askotxo;
Artzai Onaren lare goxoak
Ez dituzte txastatuko.
Oyentzat argi txirrintatxo bat
Laister ote da agertuko?
Sutu, XABIER, zure erritarrak,
Mixiolari izateko!!