Sermoira
Urruzuno'k
Ona don Politkuarto
sarean jausia,
uste det galdu bear
duela auzia.
***
Lantzetaz zulatu-ta
gaixoak dio: ai!
don Politkuarto'k eztu
egirik entzun nai.
***
Don Politkuarto jauna
oso zan zintzua,
baitare bere ustez
guziz jakintsua
Prailleak artu dio
ederki pultzua,
baita arindu ere
poltzaren pisua;
alare egiten du
lo guziz gozua.
|