Senar-emazte maiteak
Urruzuno'k
Maite nuan nik nere
Emazte-gai Ana
Aiņ maite nun, nukean
Pozik jango dana
Ezkondu eta gero
ĄNik daukadan pena
Ezkondu aurretikan
Bizirik ez jana!
Jan izan baninduzun
Orduan bizirik
Enintzan egongo gaur
Ezurrak ausirik
Baldin nizaz bazaude
Aspertzen asirik
Kokoteraņo nago
Ni zuzaz aserik.
Ezkondu aurretikan
Otsik asko bazan
Gero ondo izango
Ziran esperantzan
Eta orra oraiņ or
Zeiņ larri dabiltzan.
Ikasi eziņikan
Ondo makil-dantzan.
|