inprimatu
Nuņez'tar Iņazio zanari
Izenburua:
Nuņez'tar Iņazio zanari
Sinadura:
Urruzuno Salegi, Pedro Migel (P.M.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urruzuno, Pedro Migel

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
156.zk.
Orrialdea:
1

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nuņez'tar Iņazio zanari

 

P.M.

 

 Lorea goizetikan

 Nola dan zabaltzen,

 Eguerdiko marduldu

 Gaberako biltzen,

 Ala gizonare da

 Lurrean ibiltzen,

 Atzo jaio, gaur bizi

 Eta bigar iltzen.

 

 Nuņez'tar Iņazio

 Atzo gurekin zan,

 Gazte mardul ta guri

 Lurreko bizitzan,

 Gaur galdetzen badegu

 Beraz zer dan izan,

 Erantzungo digute

 ĄIlltzan, illltzan, illtzan!

 

 Kristaurikan arkitu

 Ziteken onena,

 Euskaldun zintzo leial

 Jator eta mena 

 Ondo irabazia

 Zeukana omena

 Utzi digu betiko

 Bere oroipena.

 

 Ikusten degu berak

 Egiņ duan lana,

 Jainkoak sariatu

 Degiola dana,

 Eta arkitu dezan

 Betiku atsedena

 Errezatu dezagun

 Aita-gure bana.

 


inprimatu