Margari
Urruzuno'k
Margari'k dakar asmo
Zintzo eta zurra.
Lendabiziko bere
Amari gezurra.
***
¡Kontu, kontu Margari!
Gezur edo egi
Mingañ ori ixillik
Ez esan geiegi.
***
Onelaxe Margari
Jaunak du azaltzen
Arroak dituala
Ederki apaltzen.
***
Zuen eskutitza det
Oraiñ bertan artzen
Eta erantzutera
Bertatik naiz jartzen,
Jakin dezazuteta
Dizutet oartzen
Orain asten naizela
Juizioan sartzen.
***
Oni da esatea
Garbiro ta labur
Or konpon zaitezte ta
Agur, agur, agur.
|