inprimatu
Jesus Gurutziltzatuari
Izenburua:
Jesus Gurutziltzatuari
Sinadura:
Urruzuno Salegi, Pedro Migel (P.M.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urruzuno, Pedro Migel

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
143.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jesus Gurutziltzatuari

 

P.M.

 

 ¿Nola begiratuko

 Diot nik Jususi?

 Egiñ ondoan asko

 Pekatu itsusi.

 Oiekiñ baldiñ badet

 Gurutzian Josi,

 ¿Nola nindeke negar

 Egin gabe bizi?

 

 Nere Jesus maitea,

 Zuzaz oroitzian,

 Nigatik zaituztela

 Josi gurutzian,

 Or ikusten zaitudan

 Aldi bakoitzian,

 Eztakit zer sentitzen

 Dedan biotzian.

 

 Buru ori arantzaz

 Oso koroatu

 Gañera iltzez esku

 Ta oñak zulatu,

 Saietsa berriz burni

 Zorrotzaz urratu

 Egiñ ditudalako

 Aibeste pekatu.

 

 Gorputz guzia dezu

 Zauri bat egiña,

 Errukiz arriare

 Biguntzeko diña:

 Edaritzat ematen

 Dizute ozpiña,

 Eta arekiñ naste

 Beaztun samiña.

 

 Alare erregutzen

 Diozu Aitari,

 Barkatutzeko zure

 Etsai aldean

 Ejenploz mugitzeko

 Asko pekatari

 Ikastera zugandik

 Barkatzen alkarri.

 

 Egiñ badegu ere

 Bizitzan pekatu,

 Federikan beñepeiñ

 Eztegu ukatu,

 Lapur onaren gisa

 Dezagun bukatu,

 Arren Jesus maite,

 ¡Barkatu! ¡Barkatu!

 


inprimatu