inprimatu
Iru erregeak Jesusekiñ izketan
Izenburua:
Iru erregeak Jesusekiñ izketan
Sinadura:
Urruzuno Salegi, Pedro Migel (P.M.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urruzuno, Pedro Migel

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
163.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Iru erregeek Jesusekiñ izketan

 

P.M.

 

 1

 

 -Nundik nora zatoste

 Nere Erregeak?

 -Sortaldetik zugana

 Gakartzki fedeak.

 

 2

 

 -¿Eta nork erakutzi

 Dizute bidia?

 -Izar eder bat izan

 Degu gidaria.

 

 3

 

 -¿Eta nork eman nere

 Jaiotzaren berri?

 -Izarra ikusita

 Diogu igarri.

 

 4

 

 -¿Eztezute bidian

 Izan luzapenik?

 -Jerusalen'en puskak

 Zuzendu eziñik.

 

 5

 

 -¿Eziñ zendutelako

 Arkitu ostatu?

 -Ez; baizik zagulako

 izarra eskutatu.

 

 6

 

 -¿Eta nola zerate

 Azkenik zuzendu?

 -Erodesek Berenen

 Zaudela esan du.

 

 7

 

 -¿Erodesek badaki

 Emen nagoala?

 Bai, ta dio berare

 Etorriko dala.

 

 8

 

 -¿Or ikusten ditudan

 Gauz oyek zer dira?

 -Dakartzkitzuegun urre

 Zatozte nigana?

 

 9

 

 -¿Erregalo oiekin

 Zatozte nigana?

 -Baitare beste serbait

 Obeago dana.

 

 10

 

 -¿Zer da oriek baño

 Obeago dana?

 -Emen uzten dizugun

 Biotz eder bana.

 

 11

 

 -Bedeinkatzen zaituztet

 Errege maitiak.

 -Idiki zaizkigutzu

 Zeruko ateak.

 

 12

 

 Ara idikirikan

 Zuazte pakian

 -Agur aur so ederra

 Zerura artian.

 


inprimatu