inprimatu
Iru erregeak Jesus'ekiñ dagola
Izenburua:
Iru erregeak Jesus'ekiñ dagola
Sinadura:
Urruzuno Salegi, Pedro Migel (P.M.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urruzuno, Pedro Migel

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
91.zk.
Orrialdea:
1

Iru erregeak Jesus'ekiñ

 

Urruzuno'k

 

 Milla zorion Jesus maitea

 Zeruko Errege zera

 Lurreko iru Errege gatoz

 Emen Zu adoratzera.

 

 —Errege nere biotzekoak

 Atozte arren urrago

 Zuen belarri oietara gaur

 Itztxo bi esan naiz nago.

 

 ¿Nola zatozte nigana orain

 Utzirik zuren erriak?

 ¿Nork dizkitzute eman ain laster

 zuei nere berriak?

 

 —Izar eder bat da dizkiguna

 Zure berriak ekarri

 Bide guzian etorri gera

 Bera degula gidari.

 

 —¿Ez aldezute bide guzian

 Izan ezeren okerrik?

 —Jerusalen'en izar eder au

 Ezkutatzea bakarrik.

 

 —¿Nola dezute gero bidea

 Zuzen onera arkitu?

 —Berriro zaigu gure gidari

 Izar ederra argitu.

 

 —Jerusalen'en izarrik gabe

 ¿Nola zerate konpondu?

 —Ango Errege Erodes'ekin

 Itzketan gera egondu.

 

 —Zuen aotik aditu nai det

 Nola dagoen Erodes

 —Adoratzeko Zu, jakiñ nai du

 Jaioa zeran edo ez.

 

 —Jakin beza ba: eztet naik aren

 Adorazio bearrik

 Naiago det nik zuek ematen

 Didazutena bakarrik.

 

 —Dizkitzugu eskeintzen Zuri

 Intsentsu urre ta mirra

 Jaungoiko gizon Erregeari

 Tokatzen zaizkanak dira.

 

 —Oien ordañez nai zaituztet nik

 Graziaz osoro bete

 Gaurtik aurrera zori onean

 Beti biziko zerate.

 

 —Berri onakin gure erriak

 Ere nai ditugu poztu

 Bagoaz bada ta agur Jesus

 Etzaite guzaz Zu aztu.

 

 —Ez naiz aztuko eta izango

 Zaituztet beti goguan

 Sariatuaz emen graziaz

 Eta gloriaz zeruan.

 


inprimatu