Erlateia
Urruzuno'k
Ez piatu Iņasi
Gaixori geiegi
Zu bakarrik zera ta
Aiek dituzu bi
Eta bien artian
Dauzkate lau begi
Eta mingaņak berriz
Gezur edo egi
Beti beti lanian
Egon gabe nagi.
***
Ixpilluari dago
Iņasi begira
Eta bere begiak
Malkoz busti dira
Madril'era juango da
Gaurtik egun bira
Ez biurtzeko asmoz
Berriz Beterrira.
***
Meza entzutearren
Madril'dikan dira
Ama eta alaba
Eldu Beterrira.
***
Ama onen antzera
Balira besteak
Obeki ibilliko
Lirake gazteak
Baita ikusi ere
Nolako kalteak
Dakartzkian etxetik
Urruti-uzteak.
|