inprimatu
Aurcho Jesusi
Izenburua:
Aurcho Jesusi
Sinadura:
Urruzuno Salegi, Pedro Migel (P.M.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urruzuno, Pedro Migel

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
136.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aurcho Jesusi

 

P.M.

 

 Belenera goaz gaur

 Alai eta pozak

 Jesusi eramanaz

 Aingeru batek bildotsak.

 

 1

 

 Artzaiai esan,

 Jainkoa jaio data

 Aurtso baten

 Ara artzai gaishoak

 Galdez nun dabiltzan,

 Aur orren jaiotz ori

 Nun ote dan izan.

 

 Belenera...

 

 2

 

 Artzaiak billa datoz

 Mendian barrena,

 Ara tsabola baten

 Arkitu dutena,

 Aurtso bat jaio izan

 Gizona salbatzera

 Oraiñ datorrena.

 

 Belenera...

 

 3

 

 Aska zartso bat eta

 Lastua barruan;

 Ara lasto artian

 Aurra nun daguan;

 -¿Zeru-lurren Errege

 Aiñ pobre munduan?

 Orra gugatik zenbat

 Sufritutzen duan.

 

 Belenera...

 

 4

 

 Aska ondoan daude

 Asto ta idia,

 Arnasaz berotuaz

 Aur jaio-berria;

 Jose ta Maria,

 Guri erakusteko

 zerura bidia.

 

 Belenera...

 

 5

 

 Aingeruak zerutik

 Or datoz kantari,

 Gloria zeru goian

 Gure Jainkoari,

 Ta borondate ona

 Duan gizonari

 Pako santu bat eta,

 Ondasun ugari.

 

 Belenera...

 

 6

 

 Aurtso eder zeruko

 Loreen loria,

 Zerutikan lurrera,

 Zera etorria,

 On guziak bañere

 Zera zu obia

 Iguzu pakea ta

 Zeruko gloria.

 

 Belenera...

 


inprimatu