inprimatu
Aste gurena
Izenburua:
Aste gurena
Sinadura:
Urruzuno Salegi, Pedro Migel (P.M.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urruzuno, Pedro Migel

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
258.zk.
Orrialdea:
1

Aste gurena

 

Urruzuno'k

 

 Kanpotik alai eta

 Barrutikan larri

 Ibiltzeare gero

 Gerta oi da sarri.

 Orra or oraindikan

 Nik kontuan jarri

 Ibilli etzaitezen

 Gero barregarri.

 

 ***

 

 Lagun on bat beti da

 Gauza guziz ona

 Zuzendutzeko gaizki

 Dabillen gizona.

 Patxik ontzat arturik

 Pontxoren esana

 Emendik iristen du

 Bere zoriona.

 

 ***

 

 Alper-alperrik dira

 Askoren jardunak

 Egi esango du

 Praille bizardunak.

 


inprimatu