inprimatu
Artzayak
Izenburua:
Artzayak
Sinadura:
Urruzuno Salegi, Pedro Migel (P.M.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urruzuno, Pedro Migel

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1886
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
Orrialdea:
524

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Artzayak

 

Urruzuno, Pedro Miguel

 

 Goazen, artzayok, goazen,

 Goazen aldan lenen,

 Jesus jayorik dago

 Gure zai Belenen.

 

 Aingeru batek digu

 Berria ekarri,

 Jesus Belenen dala

 Mundura etorri;

 Bildots bana arturik

 Diyogu alkarri,

 «Goazen eramatera

 Zeruko aur orri.»

 

 Goazen, etc.

 

 ¡Ai zeiñ kanta ederrak

 Ditugun aditzen,

 Zerukoak dirala

 Zaigu iduritzen!

 Millaka aingeruak

 Zaizkigu argitzen,

 Airietan kantari

 Orra non dabiltzen.

 

 Goazen, etc.

 

 Ara aingeru-tropak

 Zer kantatzen duan,

 Gloria Jainkoari,

 Gloria Zeruan;

 Pakea gizonari

 Betiko munduan,

 Orra zeru-lurretan

 Zer poza dagoan.

 

 Goazen, etc.

 

 Estalpe bat jauregi

 Eta bertan aska,

 Ona nolakoa dan

 Aur onen seaska;

 Kolchoetzat lastoak

 Ipiñirik dauzka,

 Idi-astoak dute

 Berotzen asnazka.

 

 Goazen, etc.

 

 Eguzkia diruri

 Zure arpegiak,

 Izar eder bi berriz

 Dituzu begiak;

 Laztantzen zaituztela

 Jose ta Mariak,

 Bete dituzu oso

 Zori-onez biyak.

 

 Goazen, etc.

 

 Poztu gaitu ¡o Jesus!

 Gu zure jayotzak;

 Emen dakaizkitzugu

 Artzayok bildotsak;

 Agur Jesus maitea,

 Bagoaz gu pozak,

 Zuri utzirik emen

 Guzion biyotzak.

 

 Goazen, etc.

 


inprimatu