inprimatu
Artzaiak atez-ate eskian
Izenburua:
Artzaiak atez-ate eskian
Sinadura:
Urruzuno Salegi, Pedro Migel (P.M.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urruzuno, Pedro Migel

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
162.zk.
Orrialdea:
1

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Artzaiak atez-ate eskian

 

P.M.U.

 

 Jesus etorri zaigu

 Zerutikan lagun,

 Goazen Belenera ta

 Adora dezagun;

 Goazen, goazen, goazen,

 Adora dezagun.

 

 1

 

 Aingeru batek digu

 Artzaioi esan,

 Nola aurtso eder bat

 Jaio dan pobrezan,

 Ederragorik eziņ

 Ditekela izan,

 Zerbait eramateko

 Gaissoak jan dezan.

 

 Jesus etorri,...

 

 2

 

 Aska batean dago

 Aur gaissoa otzak,

 Su egiteko Josek

 Biltzen ditu zotzak;

 Errukitu zaitezte

 Kristauen biotzak,

 ĄArren limosnatso bat

 Aur gaissoarentzat!

 

 Jesus etorri,...

 

 3

 

 Oial zartso batzuek

 Dauzkala soiņian,

 Ara nola dagoan

 Lo, lasto-gaņian;

 José eta Maria

 Askaren oņian,

 Lo lotso kantatzeko

 Esnatzen danian.

 

 Jesus etorri,...

 

 4

 

 Astoa ta idia

 Askaren atzian,

 Arnasaz berotzeko

 Aurra ostutzian.

 Nola eztegun juan nai

 Ara esku-utsian

 Limosna biltzen gabiltz

 Egiņal guzian.

 

 Jesus etorri,...

 

 5

 

 Zerutikan etorri

 Dira aingeruak,

 Soņu jo ta kantari

 Bedratzi koruak,

 Argi ta alai daude

 Belen-inguruak,

 Idiki diralako

 Guretzat zeruak.

 

 Jesus etorri,...

 

 6

 

 Atez ate gabiltza

 Limosnaren billa,

 Eman diguzute ta

 Oraiņ esker milla,

 Ikusi nai duanak

 Aur eder nmilla,

 Belenera gurekin

 Etorri dedilla.

 

 Jesus etorri,...

 


inprimatu