inprimatu
Anton alper-en kontuak
Izenburua:
Anton alper-en kontuak
Sinadura:
Urruzuno Salegi, Pedro Migel (P.M.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urruzuno, Pedro Migel

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1881
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
Orrialdea:
216

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Anton alper-en kontuak

 

Urruzuno, P.M.

 

 Alper-en bizi modua zerdan

 Nai nuke laburki esan.

 Errukiren bat munduan guzaz

 Norbaitek iduki dezan:

 Lanari iges egiņaz beti

 Diyot nik nere pobrezan:

 "Lendabiziko tripa-zorria

 ŋNondikan sortu ote zan?"

 

 Lanaren beldur naizala, oian

 Gelditzen naiz aldietan,

 Medikuak Cataliņi dio

 "Jarri ezazu dietan,

 Bazkari-ordez meretzincho bat

 Urakiņ amabietan,

 Kolikoakiņ kontu iduki

 Urrengo egun oietan.

 

 Atsegiņ da oian egotia

 Ez ordia ni bezala

 Jaikitakoan esan diteke

 Eskeletoa naizala,

 Nigan ekusten dira bakarrik

 Ezurrak eta azala,

 Anton Alper-en gaitzetik Jaunak

 Gizona libra dezala.

 

 Tripa-zorriak aspaldichoan

 Neukazkian ustez illak,

 Barrun utsian orain dabiltza

 Berriz pizturikan millak.

 Ortz zorrotzakin este-zulatzen

 Lan-gille gogor isillak,

 Alperkeria sendatutzeko

 Oriek dituk mutillak.

 

 Juanik lasterka Mr. Sibuple

 Mediku prantzesagana,

 Galdiaz zerdan tripa-zorriak

 Iltzeko konbeni dana;

 Erantzuten dit euskal-gaistoan

 "Zuk egin bear da lana";

 Obe genikek, nire artian.

 Ire poltsa erdi-bana.

 

 Baziņekien gaitzaren berri,

 Nire Cataliņ, antziņa,

 "Ago isillik esan zenidan,

 Badiat biontzat diņa:"

 ŋZertako bada orain agindu

 Dieta ta meretziņa?

 Prantzesak berriz lan egiteko

 ĄOri da etsi eziņa!

 

 Milla esker erriko mediku

 Don Gil de Ezer-ez-eta,

 Gaisoarentzat zerbait tristia

 Da bedorren errezeta,

 Bisitak egiņ eta kobratu

 Bakoitzako lau peseta

 Kolikoaren beldur bear du

 Poltsa orrela ase-ta.

 

 Mr. Sibuple-en Chemin de fer

 Venir aki acer tranpa,

 Bu le bu á mi engaņar, pero

 Moa ut tre-bien konprenpa;

 Con tu bisaia y la sudurra

 Elepante como tronpa,

 Bete atzera, Pardon, musin

 Prantzia de Millapranka.

 


inprimatu