inprimatu
Ama doloretakoari
Izenburua:
Ama doloretakoari
Sinadura:
Urruzuno Salegi, Pedro Migel (P.M.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urruzuno, Pedro Migel

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
142.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ama doloretakoari

 

P.M.

 

 Gogoratzean, Ama maitea,

 Zure dolore samiņak,

 Dirala zazpi ezpata zorrotz

 Nere pekatuz egiņak,

 ĄAi zeiņ andi ta gogorrak diran!

 Nere oņaze ta miņak,

 Lertzen nau oien damua zuri

 Agertu nai ta eziņak.

 

 Zugana nator, Ama nerea,

 Zugana nator negarrez,

 Kontzientzia dagokit beti

 Isildu gabe deadarrez;

 Nere bizitzan estu ta larri

 Nabill penaren indarrez,

 Atsekabeen samintasunaz

 Biotza lertu bearrez.

 

 Banintzan ere pekatuan ni

 Errez ta sarritan jausten,

 Sekulan ere eninduzula

 Badakit eskutik uzten;

 Asko alditan ez erortzeko

 Zedorrek zenidan eusten,

 Zenbateraņo maite ninduzun

 Oraiņ det ondo ikusten.

 

 Pekatarion Ama da zuri

 Deitzen zaitzun izena,

 Ondo dakizu pekatari bat

 Gaiztoa izan naizena;

 Ikusten dezu damu dedala

 Lenago ala izana,

 Lagun, zadazu jarrai dezadan

 Zeruko bide zuzena.

 

 Pekatua da zorigaiztoan

 Anima gaisoen gaitza,

 Askota asko beti-betiko

 Galtzen dituan ekaitza;

 Lagun zadazun aurrerakoan

 Ondutzen nere bizitza,

 Adi zadazu biotz guzitik

 Egiten dedan otoitza.

 

 Belu badare nere begiak

 Diran ezkero idiki,

 Aurrerakuan bizi nai nuke

 Lenago baņo obeki;

 Baņa konfiantz andirik nigan

 Eziņ nezake iduki

 Ama zera ta izan ezazu

 Seme onezaz erruki.

 


inprimatu