inprimatu
Ama doloretakoari
Izenburua:
Ama doloretakoari
Sinadura:
Urruzuno Salegi, Pedro Migel (P.M.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urruzuno, Pedro Migel

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
Orrialdea:
253-254

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ama doloretakoari

 

Urruzuno, Pedro Miguel

 

 Errukiturik zeruko Ama

 Zure kolore samiñaz

 Nere biyotza penak darama

 Zuganontz negar egiñaz.

 

 Anima triste, biyotza penaz

 Beterik nator zugana,

 Nerez utsa naiz, Ama maitea,

 Zugandik bear det dana;

 Indazu arren grazia, oso

 Gogor eskatzen dedana

 Kanta ditzadan zure dolore

 Zazpirak, danak bat-bana.

 

 Errukiturik...

 

 Simeonek dizu aurraz agertu

 Zure Jesusen eriotza

 Nola ikusi bear zenduea

 Gurutze baten ill-otza;

 Berri au bai da ¡au; nere Ama!

 Ezpata guziz zorrotza,

 Erdi-erditik penaren andiz

 Zatilu dizu biyotza.

 

 Errukiturik...

 

 Nolabait ere salbatutzeko

 Aurcho Jesusen biziya

 Ikusten zaitut Ejiptorako

 Oraiñ bidian asiya;

 Aurra besoan, denbora otza

 Bide charra ta luzia,

 ¡Ai! Zein samiña izan zitzaitzun

 Sufritzea au guzia.

 

 Errukiturik...

 

 Jerusalenen Jesus gelditu

 Eta bazuaz echera

 Palta zaitzunik arterañoan

 Konturatutzen etzera;

 Iru egunta iru gaubetan

 Billa irtenik atzera

 Penaren penaz, ¡ai Ama ona!

 Iya bazatoz iltzera.

 

 Errukiturik...

 

 Amargurako kalian Jesus

 Arantzaz koroatua

 Gurutze-pean bi lapur eta

 Etsayez inguratua

 Ikusten dezu ¡Ama tristea!

 Seme aiñ adoratua;-¿Atsekabeak nola etzaitu

 Uzten oso zoratua!

 

 Errukiturik...

 

 Gurutz-ondora zugana nator

 Kalbarioko mendira

 Jesus ikutez an illik dator

 Negarra nere begira,

 Miñaren miñaz baldin arkaitzak

 Berak puskatzen badira

 ¿Nola zaude zu, Jesusen Ama,

 Nola zu ari begira?

 

 Errukiturik...

 

 Ildako bat ta naiz bere amaz

 Edozeñek du erruki

 Zure semea gurutzan illaz

 Kontu au ez da iduki;

 Soldadu batek lantzadaz dio

 Bere sayetza idiki

 Ta zuri berriz golpe berakin

 Biyotza zaitzu ebaki.

 

 Errukiturik...

 

 Laztanez bete ondoan zure

 Semearen arpegia

 Obi batian sartutzen dute

 Gorputz adoragarria,

 Azken agur au ¿ez da zuretzat

 ¡Ama! pena chit andia!

 Bai nere seme pekataria

 Niretzat da geyegia.

 

 Errukiturik...

 

 Bakardadian zuri nai dizut

 Nere Ama egin lagun

 Aldendu gaba zugandik beti

 Egoteko gau ta egun;

 Jesus zurekin maitatutzea

 Orra danok zer nai degun

 Zeruan beti beti gloriya

 Biyokin izan dezagun.

 

 Errukiturik...

 


inprimatu