inprimatu
Ama Birjiņa Kontzeziokoari
Izenburua:
Ama Birjiņa Kontzeziokoari
Sinadura:
Urruzuno Salegi, Pedro Migel (P.M.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urruzuno, Pedro Migel

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
161.zk.
Orrialdea:
1

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ama Birjiņa Kontzeziokoari

 

P.M.U.

 

 1

 

 Eder danen artian

 Zera ederrena,

 Zeru guzi guzia

 Edertzen zaudena,

 Jargoirik goienian

 Jaunaren urrena,

 Zeruak kantatutzen

 Dizute omena.

 

 2

 

 Jatorriz pekaturen

 Kutsurik gabia,

 Guzia ederra ta

 Guzia garbia,

 Jaunak egiņ zaituan

 Zeruen argia,

 Lurra pozez betetzen

 Dezun uztargia.

 

 3

 

 Eguzkiaz jantzirik

 Zeruan agertu

 Izarraz koroiturik

 Guzia edertu,

 Illargia oiņalki

 Daukazula gertu

 Zuri begira eziņ

 Gindezke aspertu.

 

 4

 

 Sekulan ezta izan

 Izango ere ez

 Zuri urrik emango

 Dizunik ederrez,

 Gau oskarbin zeru

 Josia izarrez,

 Zure ondoan ori

 Guzia ezer ez.

 

 5

 

 Zeruen apaingarri

 Jainkoak egiņa,

 Bera maitatzen urtzen

 Zauden Serafiņa,

 Zu bakarrikan zera

 Ama ta Birjiņa,

 Bakarrik zeralako

 Jainkoaren diņa.

 

 6

 

 Jaunaren Ama zeran 

 Bezela Maria,

 Oroitu zaiteere

 Zerala guria,

 Izan zaite lurrian

 Gure gidaria,

 Eta gero iguzu

 Zeruan, gloria.

 


inprimatu