Ama Birjiņa Kontzeziokoari
P.M.
1
Zuri begira, Ama maitea,
Gaude lurretik zerura,
Zu zeralako pekatarien
Salbazioko aiņgura,
Zeruko iturri ederretatik
Garbirik zatozen ura,
Bedeinkatua izan dedilla
Sortu ziņan egun ura.
2
Pozez beterik geranian gu
Zerurantz begra jartzen,
Zeru goi-goian Jaungoikoaren
Urrena zera agertzen,
An zaude jargoi eder batean
Zeru guzia edertzen,
Zuri begira gure begirik
Ezta beņere aspertzen.
3
Izar ederrez oso-jantzirik
Dagoen Zeru urdiņa,
Ederrez ezta oraindik zuri
Urrik emateko diņa,
Eder guzien edergarritzat
Jauinkoak berak egiņa,
Zeruan ere berdiņik gabe
Zauden Birjiņen Birjiņa.
4
Sortzetik zera eder-ederra
Guzia garbi-garbia,
Jatorriz degun pekatuaren
Kutzurik ere gabia,
Eguzkiare eziņ diteke
Izan zu beziņ argia,
Gure artean bizitutzeko
Ziņake ederregia.
5
Usai gozoa banatzen dezun
Udaberriko larrosa
Jainko beraren Alaba zera
Eta Ama eta Esposa,
Bizitz onetan zu gabe eziņ
Gindezke bizi, ez, goza,
Zu bakarrikan zeradelako
Ebaren umeen poza
6
Gure biotzak nai dizkitzugu
Zuri osoro idiki,
Oien barruan ondo gorderik
Beti zaitzagun iduki,
Zure biotzak gure misheri
Aundien berri badaki,
Izan ezazu, Ama maitea
Pekatariaz erruki.
|