inprimatu
Ama Birjiņa Kontzeziokoari
Izenburua:
Ama Birjiņa Kontzeziokoari
Sinadura:
Urruzuno Salegi, Pedro Migel (P.M.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urruzuno, Pedro Migel

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
83.zk.
Orrialdea:
1

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ama Birjiņa Kontzeziokoari

 

P.M.

 

 Mancharik gabe sortua zera

 Eder ederrik guzia,

 Ezin aspertuz Jainkoa bera

 Isurtzen zugan grazia.

 

 Esan al baiņo geiago zera

 Guzi-guzia ederra,

 Ederra baiņo ere geiago

 Edertasuna berbera;

 Ederragorik ezin liteke

 Sortu begien aurrera,

 Zuri begira choro egiņik

 Aspertzen ere ez gera.

 

 Mancharik gabe...

 

 Lurrean ezta zure antzeko

 Lorerik duan jardiņik

 Ez eta ere Jaunaz ostean

 Zeruan zure berdiņik,

 Zure lekuan jartzeko ezin

 Arki diteke ordaiņik,

 Argatik zaude ango Erregiņ

 Jainkoak berak egiņik

 

 Mancharik gabe...

 

 Edertasunez zure berdiņik

 Ezin diteke ikusi,

 Eder guziak zure ondoan

 Ematen dute ichusi;

 Zure argiak deabrua ere

 Bialdatzen du igesi,,

 Zure anparu azpiau degu,.

 Ama maitea, nai bizi,

 

 Mancharik gabe...

 

 Eguzkia da zure jantzia

 Izarrak zare korua,

 Oiekiņ Jaunak nai izan dizu

 Apaindu zure burua;

 Argitasunez ederturikan

 Dago zure ingurua,

 Zeruan bertan, Ama maitea,

 Zera zeruen zerua.

 

 Mancharik gabe...

 

 Birtute danak lore dirala

 Bada bat danen loria,

 Kastidadeko lirio eder

 Dana birjiņen gloria;

 Guk amorio dana daukagu

 Ama, zuretzat gordia,

 Izan zaite ni, birtute ontan

 Beti anpuru guzia.

 

 Mancharik gabe...

 

 Adanen ume jaio geranok

 Mundura larru gorrian,

 Esperantzarik zugan bestetan

 Eztegu, emen lurrian;

 Lagun zaiguzu maite zaitzagun

 Ondo bizitza gurian,

 Eta, laztandu betikotazun

 Guzian gero glorian

 

 Mancharik gabe...

 


inprimatu