inprimatu
Ama Birjiņa Kontzeziokoarekiņ itz-aldicho bat
Izenburua:
Ama Birjiņa Kontzeziokoarekiņ itz-aldicho bat
Sinadura:
Urruzuno Salegi, Pedro Migel (P.M.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urruzuno, Pedro Migel

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
135.zk.
Orrialdea:
1

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ama Birjiņa Kontzeziokoarekiņ Itz-aldicho bat

 

P.M.

 

 I

 

 ŋNork egin zaitu, Ama

 Aiņ eder-ederra?

 Nere egillea da

 Jaungoiko ber-bera;

 -Eder danen artian

 Ederrena zera,

 nigan ederren

 Da nere sorrera.

 

 II

 

 ŋIzarrik al da zure

 Begien berdiņik?

 -Oraindaņo beņepeiņ

 Eztago egiņik;

 -ŋEta Jaunaz ostian

 Zu beziņ apaiņik?

 -Ezta urrikan ere 

 Emango didanik.

 

 III

 

 -Eguzkiak jantzirik

 Zaude aiņ apaiņa,

 -Eta buruan koroi

 Izarrez egiņa.

 -Zu bakarrikan zera

 Jainkoaren diņa

 -Baitare ni bakarrik

 Ama ta Birgiņa.

 

 IV

 

 -Zu zera eguzki ta

 Izarren argia

 -Nore oņen azpian

 Dago illargia;

 Kutsurik gabia.

 -Guzia ederra ta

 Guzia garbia

 

 V

 

 -Poztutzen gera Ama

 Zutzaz oroitzean

 Beti bizi nai degu

 Zure biotzean

 Esan nai genizuke

 Arnas bakoitzean

 "Zuretzat bizitzen ta

 Zuretzat iltzen".

 

 VI

 

 -Guzrio nereak nai

 Badezute izan

 Bizi zaitezte oraiņ

 Aingeruen gisan,

 Ejemplo ona eman

 Lurreko bizitzan

 Gero Jaunak zeruan

 Danok bildu gaitzan.

 


inprimatu