inprimatu
Ama Birjiña Kandelariokoarekin. Itz-alditxo bat
Izenburua:
Ama Birjiña Kandelariokoarekin. Itz-alditxo bat
Sinadura:
Urruzuno Salegi, Pedro Migel (P.M.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urruzuno, Pedro Migel

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
93.zk.
Orrialdea:
1

Ama Birjiña Kandelariokoarekin

 

Urruzuno'k

 

     ITZ-ALDITXO DAT

 

 —Garbi danen artian

 Garbien bazera

 ¿Nola zoaz geiago

 Orain garbitzera?

 —Ezin ta garbiago

 Banaiz ere bizi

 Apaltasuna nuke

 Ni adierazi.

 

 —Usakume birekin

 Or zuaz poz-pozik

 ¿Etzegoan lurrean

 Zuretzat bildotsik?

 —Nai duanak ikasi

 Emen jakin beza

 Jainkoari atsegin

 Zaiola pobreza.

 

 Zurekin daramazun

 Aurtxo ain ederra

 ¿Ezta gizon egiñik

 Jaungoiko berbera?

 —Ala da egiaz ta

 Bere Ama naiz ni

 Zuekgatik Aitari

 Nai diot eskeiñi.

 

 —Aurtxo ori izanik

 Jaungoikoa bera

 ¿Nola menperatzen da

 Moises'en legera?

 —Ikasi dezagula

 Emen zaigu deitzen

 Atzaki gabe lege

 Danei obeitzen.

 

 —Aundia bada ere

 Zure gaurko poza

 Simeon'ek bear dizu

 Samindu biotza.

 —Ikaraz aditzen det

 Gizon orren boza

 Nere biotzarentzat

 Ezpata zorrotza.

 

 —Begiratu zaiguzu

 Errukiz beterik

 Bada anparurikan

 Eztegu besterik.

 —Idukiko zaituztet

 Nere biotzian

 Orain bizitzan eta

 Azkenik iltzian.

 


inprimatu