inprimatu
Alkondara bat!
Izenburua:
Alkondara bat!
Sinadura:
Urruzuno Salegi, Pedro Migel (P.M.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urruzuno, Pedro Migel

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
48.zk.
Orrialdea:
1

Alkondara bat!

 

Urruzuno'k, /, (1922 48.zk.) 1

 

 Bakoitzari berea

 Ez eman ez kendu

 Alkondararik ezta

 Alare ezkondu?

 żEta emazte gaiak

 Adimena non du?

 Pregoi bat jo ta dana

 Diteke konpondu.

 

 ***

 

     PREGOIA

 Ezkontzen dira Txirrin

 Eta Mari Kalte

 Arreoa billtzeko

 Eske atez ate

 Tresna zarrez albalitz

 Gurdi ori bete

 Alkondararen bat ere

 Emango balute

 Beren eskontza laster

 Egin nai lukete

 Eta Txirrin datorren

 Urtian alkate.

 

 ***

 

     PREGOIA

 Ezkondu dira Txirrin

 Eta Mari Kalte

 Egon badira ere

 Ezkongai gaur arte

 Alkondara bearrik

 Orain eztaukate

 Eta nola Txirrin'ek

 Dauzkan asko urte

 Emanik erriari

 Ezkontzaren parte

 Prest dago oraindikan

 Jartzeko alkate.

 


inprimatu