inprimatu
Gorka Aulestia abade barriari bere lenengo meza egunian
Izenburua:
Gorka Aulestia abade barriari bere lenengo meza egunian
Sinadura:
Urrutia, Liborio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urrutia, Liborio

Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
69.zk.
Orrialdea:
8

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gorka Aulestia abade berriari bere lenengo meza egunian

 

Urrutia, Liborio

 

 1

 

 Gaurko egunetik gelditu zara

 Kristoren apaiz egiņa

 Amabi urte luza onetan

 Egin dezu alegiņa

 Oindik aurrera guri irakasten

 Izango da zure ekiņa

 Gure animak salbatutzeko

 Bada zerbaiten premiņa.

 

 2

 

 Gaztetatikan estudiora

 Zu egin ziņan saltatu

 Ta bide ortatik zintzo la leial

 Beti egin dezu jarraitu

 Bide oberik mundu onetan

 Ezin leiteke billatu

 Inbiriz gaude zure bidetan

 Ezin geintelako sartu.

 

 3

 

 Apaiz maitea zabal itzazu

 Erlejiņoko egiak

 Bide ortatik galdu ditezen

 Mundu ontako etsaiak

 Gure erri eta erbeste daude

 Anima txarrez josiak

 Ez diralako gogoz entzuten

 Kristoren irakatsiak.

 

 4

 

 Griņ txarrik bada gure errietan

 Baita alkar ikusi eziņa

 Koskorrerako erraxtasunaz

 Birau oitura zikiņa,

 Txarkeri oiek urrundutzeko

 Egingo dezu alegiņa

 Gure Jainkuak orretarako

 Pasatu izan zuan miņa.

 

 5

 

 Gure lurretan izaten dira

 Naigabe negar samiņak

 Adan ta Ebaren jatorriz datoz

 Oik dira gauza jakiņak

 Norbera baņo abillagorik

 Iņola ikusi eziņak

 Alkar arrotzen egite itugu

 Mundu ontan alegiņak.

 

 6

 

 Ikusirikan lur gaiņ onetan

 Ezin gerala kabitu

 Zerbait guztiok Jaunarengana

 Biar genduke segitu,

 Euskera argiz mintzatutzia

 Nik ala egin det pentsatu

 Gaur egunian kristau zuzenik

 Ezin degula billatu.

 

 7

 

 Mundu ontara gu ez gerade

 Betirako ekarriak

 Orregaitikan egon gaitezen

 Jaunarengana jarriak

 Gure fedeak indartutzeko

 Zaudete onera etorriak

 Bide ortatik zabaldutzeko

 Guri zeruko atiak.

 

 8

 

 Mundu onetan ezin bizi ta

 Ez degu juan nai bestera

 Jaunan aurrian ongi agertzeko

 Orain daukagu aukera

 Orretarako jarraitu daigun

 Apaizaren esanera

 Ezpagerade kanbiatutzen

 Galduak izango gera.

 


inprimatu