inprimatu
Ortzadarra autopistan
Izenburua:
Ortzadarra autopistan
Sinadura:
Urretabizkaia, Arantxa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urretabizkaia, Arantxa

Argitalpena:
Hegats.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1.zk.
Orrialdea:
88-89

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ortzadarra autopistan

 

Urretabizkaia, Arantxa

 

 ORTZADARRAREN AZPITIK

 PASA NAIZ

 ZURE ETXERAKO BIDEAN

 

 Irratia pizturik neraman

 eta haren magalean

 baretu ditut pentsakizunak

 batez ere doinu egokia

 aurkitzen nuenean.

 

 Horrela heldu naiz

 autopistaren sarrerara

 aukeratu egin behar nuen,

 dirua edo denbora.

 

 Barkatuko didazu

 oraingo honetan

 zeruari kaso egin badiot

 ortzadarra autopistaren gainean zegoelako.

 

 ORTZADARRAREN AZPITIK

 PASA NAIZ

 ZURE ETXERAKO BIDEAN

 

 Justu orduan

 munduaren alde honetan

 euria hasi du,

 tanta lodiak bota ditu.

 

 Pentsa zitekeen

 ortzadarraren beste aldean

 eguzkia izango zela nagusi

 gauero ikusiko zela ilargi betea

 autopistaren errebueltan

 espazioko pelikulatan bezala.

 

 ORTZADARRAREN AZPITIK

 PASA NAIZ

 ZURE ETXERAKO BIDEAN

 

 Irratiak gustoko musika eskaintzen dizunean

 aurkitzen diezu

 paisaje egokia

 ilargi beteari eta ortzadarrari autopistan.

 


inprimatu