inprimatu
Zaparradak eta
Izenburua:
Zaparradak eta
Sinadura:
Urreta, Manuel (Gurasobide)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urreta, Manuel

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
304.zk.
Orrialdea:
1

Zaparradak eta

 

Gurasobide (Tolosa)

 

         Euskaltzale gartu dan Zamarripa

         apaiz jauna ta nere adizkide maiteari.

 

 Igande goiz batean

 amaikaterditan,

 eskutitzaleak jo

 ziran atea ˇdan!

 

 Jetxi ta utzi ziran

 nere eskuetan

 liburu bat, esanaz

 euskeraz izketan:

 

 —Ara datorkizuna

 Bizkai aldetikan.

 

 Atsegiń osoakin

 bazkal aurretikan

 exeri ta orriak

 nik zabaldu nizkan,

 ollo zarra eltzian

 dauken etxietan,

 badakigu zer duten

 egiten azkotan...

 

 Ollo saldan gixara

 etorri zitzaidan,

 bapo irakurtzeko

 etxekoai batetan,

 euskeraz idatzia

 eta neurtitzetan,

 ateraldi gatzadun

 t'egokienetan,

 dagon irakurgaia

 ZAPARRALDIETAN.

 

 Bazkaldu ta lenbizi

 egin nuana zan

 Jaimetar Elkartera

 laister-laisterka joan;

 ango nere lagunai

 erakutzi bertan,

 ZAPARRADAK idatzi

 zatirakadetan;

 illun daudenak argi

 poztubaz egitan,

 algara estitsuak

 ekarriz tartetan;

 euskal zaleak izan

 gaitean benetan...

 ori sartzen baita ongi

 gure belarritan,

 datorkiguelako

 seaskatxotikan...

 

 Zamarripa jauna'ren

 lan onagatikan,

 egon naiz luzaroan

 naiaz zerbait esan;

 t'ez irixten nai ta ere

 nere aldetikan,

 aurre txalo nereak

 naiz jo indarketan,

 aditzeko ez dute

 ezer sońurikan...

 .........................

 naia ager zagun ta...

 ˇau biarko du izan!

 


inprimatu