inprimatu
Ongilleai eskerron
Izenburua:
Ongilleai eskerron
Sinadura:
Urreta, Manuel (Gurasobide)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urreta, Manuel

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
763.zk.
Orrialdea:
5

Ongilleai eskerron

 

Manuel Urreta

 

  (Illoro ta Zodupe Luis j.'ri)

 

 Aspalditxotik Zumardi-aundiya

 gure Tolosa maitean,

 aukeratua izate oi da

 "indiano"en artean;

 antxe bildurik aserreik gabe

 ibiltzen dira pakean,

 beren jokaldi izugarriyan

 ez etxerako kaltean...

 

 Onbide ori zenbatez obe

 askok ikasi balute,

 ez or dabiltzan asko bezela

 gorputz ta arima'ren kalte...

 zintzo eutsitzen irabaziyai

 ikasi bear litzake,

 ori Frantzizko'k egiņ zulako

 pozez gaur "Erruki-Etxe"...

 

 Nekez egiņak baizitun gure

 SAROBE'k bere txanponak,

 Amerika'ra gazterik joanaz

 zailduaz bere kemenak...

 emen lenbizi bidezko-Auziyaz

 guda'n urterik oneenak,

 laņu-beltz ordez, estaltze arren

 eguzki ederrez lur denak...

 

 Larogei ta bost urte igaro

 ondoren ill "Asteasu"

 esaten zien "indianoa"

 zintzoa zana bakigu;

 ala ta guztiz, zala bai-ta ere

 beartsuaz oparotsu,

 esku-zabala erabil zula

 baietz gaur askok aitortu...

 

 Diru-zaitzalle makala etzun

 artu laguntzat beragan,

 ILLORO LUIS zuzen ta argi

 daukaguna emen, Tolosa'n,

 burutzat "Banco Guipuzcoano"an

 urte rnordoska galantan,

 berai zor zaio zertako geran

 bildu beraren gorantzan...

 

 ILLORO Jaunai agertze arren

 "Erruki-Etxe"ko eskertza,

 Buru Batzarrak eratu degu

 onoko oro-agurtza;

 goimaitasunez bertara egiņ

 digun ondasun eskeintza,

 dalako izandu Tolosa'rako

 poz-emalle ta aberatsa...

 

 Pozez lurrean beartsuak ta

 pozez goitikan aingeruk,

 inguru guzin poza dario

 —bazkariya ere... "Zeru"k—

 ondo eraman diradelako

 SAROBE jauna'ren diruk,

 izango dira ongulle denak

 Jainkoa'gandik sarituk...

 


inprimatu