inprimatu
Kasketak
Izenburua:
Kasketak
Sinadura:
Urreiztieta, Jose Agustin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urreiztieta, Jose Agustin

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
111.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Kasketak

 

Urreiztieta, Jose Agustin

 

 Nekazari bi asi ziraden

 Gaizki esaka elkarti,

 Eta apaiz bat sortu zitzayen

 Itz egitera biyari:

 Anton izena zitzayon bati

 Ta besteari Domingo,

 Apaiza bertan sortu ezpalitz

 Etzan pake-rik egingo.

 Domingo-k zion apaiz jaunari

 Onek ostudit arbiya;

 Antonek berriz berea zala

 Arbiya zegon tokiya,

 Ikusirikan bada apaizak

 Antonen sentimentua,

 Billatu zuen sesiyo ura

 Bukatutzeko modua.

 Apaizak, zuen sagardu ona

 Upel zarrean egiņa,

 Bera eraten disputariyak

 Egiņ zuten alegiņa.

 Atera zuten lagun egiņik

 Bakoitzak seiņa sardiņa,

 Eranaz irme moskortzeraņo

 Upel-sagardo aiņ piņa.

 Andik atera ziradenean

 Kasketa zuten berua

 Ta orregatik aztu zitzayen

 Beren lengoko kontua.

 Balantzaka ta begiyak gorri,

 Makurturikan burua,

 Ate ondoan egokiya zan

 Antonen paraderua,

 Domingok zi:on ekak laztan bat

 Egiņik pake gozua,

 Antonek berriz ederra zala

 Apaizaren sagardua.

 Onela biak despeitu ziran

 Elkarri laztan emanik,

 Eta arrezkero ezdute izan,

 Arbi kargaren berririk.

 Arbi kargaren istoriya da

 Emendik apartekua,

 Bera azaltzeko etorriko da,

 Bizi bagera, Pazkua.

 


inprimatu