inprimatu
Berriz'ko erriari
Izenburua:
Berriz'ko erriari
Sinadura:
Urre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urre

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
Orrialdea:
33-35

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Berriz'ko erriari

 

Urre

 

 Or Oiz-oiñean, ego aldera,

 Berriz'ko erri joria,

 Gure asabak antxiñatikan

 Zoragarriro jarria.

 Oiz alderantza menditsa ba'da,

 Durango'rantza zelaia;

 Ezker-eskuma begiturik be,

 Oro da guztiz alaia.

 

 Mendi ta muiño, sakon ta zelai,

 Ots gozo Lariz errekak;

 Pagadi sendo ta lerdoi itzaitsu

 Eresi-joka txoriak.

 Atsegiña bai udaz,gerizan

 Entzuten aren soiñuak!

 Abes gelgarri dirudienak

 Donoki-baratzakuak!

 

 Ba-dira or-an banaturikan,

 Iturritxoak ugari,

 Eder, ozkirri, ura oparo

 Eskintzen gura daunari;

 Bai ta gozoki, limoe ta abar

 Ezarririkan geigarri,

 Berriz'tik urrun saltzen da nun-nai

 Ospatsua dan ur ori.

 

 Bideetan be askotxo ditu

 Dana zeartuz goi-betik;

 Burdin-bidea, Bilbo-Donosti,

 Bultzi or dabil uts barik,

 Amaika esne ta arraotza eder

 Doa or gure Berriz'tik,

 Aza ta porru, kipula, sagar,

 Ta beste asko gaiñetik.

 

 Baserri lirain apatz jarriak

 Muna txanbelin gaiñean,

 Arpegi zuri, mototsa gorri,

 Ugari dira goiz-kean;

 Arratsez, barriz, ixil ta zador,

 Sorgiñen arnas menean,

 O zein ederto ager yakuzan

 An eta emen guztian!

 

 Bertoko seme euskel zintzoak,

 Soin bete ta gogo-utsak,

 Or dabiltz nun-na! langille bizkor,

 Arturik izerdi-patsak.

 Solo ta mendi aren lantegi,

 Bai ta bean ola baltzak.

 Edonon ezin errez aurkitu

 Era ontako gizonak.

 

 Astez bearra, igandez egon,

 Jaunak guri agindua;

 Asarre barik, alkarren leian,

 Iñok ez daki gudua.

 Matsaren zumo gorri-beroak

 Iñoiz nas arren barrua,

 Egun izarrez, zango biraka,

 Iñoiz ez dabil galdua.

 

 Izan ditugu geure artean

 Ainbat eta ainbat dantzari,

 Talde ta aldra, auzuna zear,

 Ekiñik beti jostari;

 Bai ta urrun be, erbeste zear,

 Ospea arturik ugari,

 Iñoiz Paris'en eta Londres'en

 izanik naiko ikuskari.

 

 Mendi gaiñean eder eguzki,

 Askoz geiago zelaian.

 Toki atsegin zoragarriak

 Izanagaitik ludian,

 Lur-atal ontan guk bizi gura

 Poz eta bake eztian.

 Orrela bedi azkeneraiño,

 Bizi eta il gure errian.

 

 Erriak dauko Eleiz nausia,

 Jagia baizen dirdari,

 Joan donea, Kristo'k maitea,

 Izanik bere zaindari.

 Emon daiskula berak zerutik

 Esker-laguntza ugari,

 Berriztar danoi, zar eta gazte,

 Bai ta gutar ez danari.

 

 Ba-dogu emen beste babes bat,

 Guztiz ospe aundikua:

 Ama Eskertsu lekaimetxea,

 Munduan txit zabaldua,

 Mixiolari urrun zabaltzen

 Jesu-Kristo'k agindua,

 Japon ta Txina'n, leku orotan,

 Neke arturik naikua.

 

 Baso-eleizak ezin kont-ala

 Ba-dagoz gure errian:

 Olakueta'n San Anton eta

 San Pausto Abaro aldian,

 San Pedro-Txiki Ereiña'n eta

 Laurenti deuna Besoita'n,

 San Kristobaltxu Gorliz'en eta

 Birjin garbia Andikona'n.

 

 Murgoitio'n be ba-da beste bat

 San Joan Batistakua,

 Eta ondiño Oiz'tik ur samar

 Asentzio Urdeiazkua,

 Eta Okango'n, Zaldibar'tik ur,

 San Migel'i opaldua,

 Eta beste bat monjak oraintsu

 Birjiñari eskeindua.

 

 Berriz'ko seme ospetsu batzuk

 Orain nai neukez goi jarri,

 Izan daitezan euren egintzak

 Guretzat eredugarri;

 Lenen or doa Joan Bixente

 Aita karmeldar gurgarri,

 Urte luzeetan ibilli zana

 India'n mixiolari.

 

 Ez dira urte asko, Donosti'n il zan

 Guztizko santu usaiñean.

 Beraren lanak, arrigarriak,

 Arimen alde zirean.

 Orain dabiltzaz gizon azkarrak

 Bera altaratzeko ustean;

 Danok nai dogu laster ikusi

 Santu aundien saillean.

 

 Puerto Rico'n be Gogo-zain bat zan

 Berriztar agurgarria;

 Aren gomutaz erri-etx-orman

 Dago lauki bat jarria.

 Aren izena Joan ta Batista

 Zengotita'tar Bengoa,

 Jakituriz lez onoimenez be

 Goi-maillaraiño eldua.

 

 Ba ei zan beste apaiz on bat

 ospe aundia eukona,

 Biotz-bera ta eleiz-jakintsu,

 Martin Agirre-Sakona;

 Oin lareun urte, emengo mojen

 Etxea jaso ebana:

 Entzute danez, gizon jatorra,

 Arimak zaintzen bakana.

 

 Baita Berriz'en ba-zan beste bat

 Jakiturizko tantaia:

 Juan Ramon jauna Iturritzako,

 Bizkai edestilaria.

 Erririk erri ibilli ei zan

 Aratzen Bizkai guztia,

 Orrela batuz barririk asko

 Egiñik gure edestia.

 

 Musikan be bai Berriztar batzuk

 Ospez el dira gugana:

 Arkaraso ta Gabiola'rrak,

 Eta gaur gure Arana.

 Baita oraindik aitatu bear

 Aita Seberin txit ona

 Eta Imanol Orue-Mazaga

 Gaurko apaiz barri jauna.

 


inprimatu