Egungo Nechken Amentsa.
Urosene.
1
Nechka gazteak balaki,
Muthil tontoa nun aurkhi,
Entsea bederen bailaike, arrozoinekin hobeki,
Bazterretan sendi balu gisa hortako ausarki.
2
Ezkont aintzinean tratia,
Egin duenak guardia;
Hainitzeri zaiote segur berantegi dolutia;
Hitz emanik emazteari chokora kafia.
3
Tontoa jeiki denean,
Lana frango sukaldean;
Sua phiztu dueneko kafea emanik aldean
Bezperako untzi guziak zikhinak daude lurrean.
4
Atsoak ohetik mehatchu;
Kafea ez denez berotu,
Giza gaizoak eman dio ahapetik errapostu,
Behar dituela lehenik zonbait gatelu garbitu.
5
Zortzi orenak joitean,
Andre alferra ohean;
Senharrari sua itzali kabalak molda artean;
Mentura onari baitzagon askaria sukhaldean,
6
Hutsa ikusiz mahaina;
Tristatu baita gizona;
Zerk alegera dezake barnetik flako dagona
Tenore hartan lo ikhusiz erran tokian madama.
7
Haurrak direnean ethortzen,
Maiz den bezala gertatzen;
Hetaz ere aita ditaike ardurenian kargatzen;
Andreak oraino ez dio bereaz ere egiten.
8
Zombait present modela;
Ukhaiten baitu horrela;
Ez du kilika izan behar gizontto horrek sabela;
Barurik garbitzeko haurrer bisaia eta gibela.
9
Gaizo tonto deitu hori,
Zenbat duten urrikari;
Othoitz hau egiten baitiot gure jainko jaunari
Parabizua eman dezon nekehandi hoien sari.
10
Norbait itzali deneko,
Andrea da mintzatuko;
Holako senharrik ez dut nik nere ganat muntatuko
Pare gabea bainuen hau hemen etche Probetchuko.
11
Nitaz denari kurios,
Persu haukien medioz,
Erran nahi bainioke andrea dutala balios;
Ezkonduak ere baiginen gu elgarren amodioz.
12
Atchoa baitut chilbarra,
Segur bainuken beharra;
Bien artean hasi dugu familia bat ederra,
Orai ere gustura bizi Jainko jaunari eskerra.