inprimatu
Bizi paregabea
Izenburua:
Bizi paregabea
Sinadura:
Urondo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urondo

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1936
Argitalpenaren urtea:
49
Alea:
1872.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bizi Pareabea.

 

Urondo.

 

 1

 

 Hogoigarren mendean. Parise hirian

 Neskatcha bat sorthu da, gaztelu batian.

 Izen famalua du, mundurat jitian

 Errechki ukanen du, emplegu bizian.

 

 2

 

 Etche hortan ez dute, deuseren eskasik

 Osasuna badute, nasaiki batetik

 Dirua bethi heldu, burrustan bertzerik.

 Zer dute gero behar, horien ondotik?

 

 3

 

 Neskatcha hura baitzen, abilen lerroan

 Emanak atchikitzen, airoski gogoan,

 Eskolan iragan da, handien gradoan.

 Badu orai titulu, gaztelu chokoan.

 

 4

 

 Zer izar distiranta, den mundu huntako

 Guziek dugu aise, hori aithortuko.

 Berak dauku ordean, noizbeit salhatuko

 Zer duen bizi huntan, harek obratuko.

 

 5

 

 Egun batez mintzo da: "Erradazu ama

 Neretzat badabila, soberachko fama,

 Jainkoak nau aspaldi, deitzen bere gana

 Heldu naiz galde horren, egitera ama."

 

 6

 

 Galdea zutelarik, ait'amek onhartu

 Neskatcha zen bethikotz, komentuan sarthu.

 Kargu gorenak duzke, hor noizbeit beretu

 Holakorik ez baita, usu seroratu.

 

 7

 

 Jainkoaren nahia, bertzelakoa zen

 Bere haurra betbetan, Afrikara deitzen

 "Lepra"-dun dohakaben, ar dadin arthatzen.

 Ofizio tzarrorik, othe da suertatzen?

 

 8

 

 "Marseillan hartua du, behar den untzia

 Azken musuno bat du, igortzen garbia.

 Leihorra itzaltzean, thorratuz begia.

 Beharbada bethikotz "Adios Frantzia".

 

 9

 

 Agertzean lepraren, irla famalua

 Untzian jendea da, ikharaz hartua.

 Urrunt zazue orok, ahalaz lekua

 Hiltzerat dohazinen, toki hautatua.

 

 10

 

 "Lepra" omen da gaitza, handienetarik.

 Nunbeit kokatzen bada, harek churgaturik

 Membroa erortzen da, deus egitekorik.

 Eta gizonekin ez, nihun egoitzarik.

 

 11

 

 Hilabete, urtheak, serora han dela

 Usain tzar, zauri beltzen, arthatzen dagola.

 Ez ahal du bizia. Parisen bezala

 Ez dute orok ukhan, holako ahala.

 

 12

 

 Bainan dohakabea, aratsalde batez

 Sorbalda aphaindua, ttitta gorri batez

 Dio bere laguner: "Eri naiz ner'ustez

 Ez zinuketen aski, orai arte lanez."

 

 13

 

 Egun ilhun hartan zen, bethikotz eritu

 Ondoko lehen gauan, zer duke phentsatu?

 Bere burua duke, bakharrik kausitu

 Dagon leku hartan da, sekulakotz sarthu.

 

 14

 

 Sei urthe badu orai, hoi zela gerthatzen

 Ordutik hura han da, zerbeit du pairatzen.

 Bere lagunak zazko, geroztik urruntzen

 Bertze eriekin du, arras bat egiten.

 

 15

 

 Panse, etchekoak, gogoan ikusten

 Bera ban sekulako, tokian gerthatzen.

 Ikusterat es zako, ere nehor juaiten

 Bi begiak hor ditu, ahurrez gordetzen.

 

 16

 

 Lehenago baititu, eriak arthatu

 Hortako zako gaitza, segurki oldartu.

 Frantziaren omena, ere du hedatu

 Bainan gure Herriak, serorak ukhatu.

 

 17

 

 Gizon ala emazte, bada orotarik

 Afrikan sartzen denik, arimen ondotik.

 Bainan serora horrek, guti du parerik

 Zer sari ukanen du Jainkoak emanik?

 

 18

 

 Nahi ginuke bada, guk ere salbatu

 Bainan guti baitugu, nahi hor pairatu.

 Jainkoak ahal dauku, zerutik barkhatu

 Borth'ondoan bederen, toki bat beiratu.

 

 19

 

 Kantu hauk eman ditut, Baigoura mendian

 Igande egun batez, artzain ibiltzian.

 Hanitz da arrengura, gizonen artian

 Orhoit nola babiltzan, bertzeak lurrian.

 

 


inprimatu