inprimatu
Iauna! eriotz au, arren emostazu
Izenburua:
Iauna! eriotz au, arren emostazu
Sinadura:
Urkiaga, Esteban (Lauaxeta)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urkiaga, Estepan

Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
149.zk.
Orrialdea:
11

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Iauna! Eriotz au, arren emostazu

 

Lauaxeta

 

 "Iauna! eriotz au, arren emostazu,

 koldarrentzat itxi, larrosen usaņa.

 Azkatasun Deuna, bial egistazu

 atzindu nai dot ba, arrotzen iraiņa.

 Gorputz onek bakez atseden dagian

 erri askatuen Egun-andi'rarte,

 gudan jaus nadilla zuzentzaren alde,

 ez ormari atzez, goiz eder argian.

 

 Eta bake donea sortuko danean

 neure azur otzak besteenakin batu:

 eresi gurenaz lagundu bidean

 obi bakar arte, baina arren bukatu

 oroigailuaren maitasun itzala.

 Kristoren gurutzaz. Beragan

 Iosu'ren fedea besterik eztaukot.

 Erri zintzo, onenak,zaindu dagiala

 il gintzanen atsa il gintzanen aala."

 


inprimatu