Ama Teresa Jesusenari
Uriarte, Martin
Zoragarri da guztiz pozgarri
gozo ta eztiz betea,
sarri amaren anditasunak
entzun ta irakurtea.
Kerubin baten ego ariñak
egingo dodaz billatu,
bertso polit bi apainduteko
egin eztaidan ukatu.
Serapin baten miña, sutsua,
bearko neuke benetan
Teresaren on ta egikerak
asteko ziur kantetan.
Zeruko tontor mendi zurian
Zagozeen bizidunok,
betaurreko ta ego urrezkoak
ipiñirik, arpadunok.
Gaur inguratu zaiteze nigan,
jatsirik pozik lurrera,
miragarrizko kondairatxo bat
entzutera, ta aurrera!
Dontzela eder au sortu zanean,
begiratu eutsan Jaunak,
ain eder, argi, galanta eze
egodunak dauz lagunak.
Aingeru danak gaurko egunez
batzarren batu zirean,
izarren erregen jauregian
Jaunaren agindupean.
Nire etxeko serbitzariak,
Begira emen Teresa.
Galantu eta apaindu daigun.
Urtengo ete dau amesa?
«Zuk artukozuz, diño bateri,
lau zidarrezko ardatzak,
ikusgarrien jantziko dozu,
baña agirien beatzak».
«Zuk or daukozu, beste bateri,
urre gorrizko orratza,
ari, lora ta ispillua be:
koroi bat eizu, ta ez latza».
Urrengoari: «Zorroztu ondo
ezpata iru ertzekoa,
kiskaldu orregaz aren biotza,
ta eingo da zure antzekoa».
Izar argi ta bardinbageak
Españak dituz Gaztelan:
garbi, bizi ta sutsuena da
agertu zana Avilan.
Egun sentiko izarrak eta
eguerdiko eguzkiak,
motel, illunak, zikiñ ta otzak
onen aldean arpeiak.
Onen zerua da gazteatatik
atsekabe ta nekea,
neketan jaio, bizi eta il
zalako bere maitea.
Au amodioaren izate
irakiñ, gori, indartsua!
Izkuntza onen ispillua da
Teresen gibel gartsua.
Amodioa eukan zintzoa,
bizi, leial ta sutsua,
amodio merezidu ebana
Jesusen eskoi eskua.
Aingeruaren jantzia baiño
geio zan zoragarria;
ezpaleu lendik egin, Jesusek
zerua eingotson barria.
Aita Betikon seme dontsua
agertu jakon bein baten,
mutiltxo jantzi, itandu eta
modu onetan esaten:
-«Izena zelan dozu, umea?
-Nik, Teresen Jesusena.
-Zuk, barriz, zelan dozu, mutiko?
-Ba, nik Jesus Teresena».
Luma zuridun uso eder onek,
Bardinbagea guztian,
bere abia zuzenduten dan
Igarla aundien mendian.
Eliasek ebazan banatu
Baalen guzur-igarlak,
Teresen lumak ondatukoitu
Lutero ta bere ikaslak.
Biotz onetan erne zirean
gizon nai emakumenak,
ogeta amar bakartade, ta
Españan ziran onenak.
Amasei bakartade ein zituen
andrazkoentzat bakarrik;
gizonentzako amalau, danak
zisku ta makur bat barik.
Ez da menturaz au ein dauana
andra baino oba bizardun?
Bere egikerak irakurrita,
baietz bearko erantzun.
Gizon ezta, alan jantziarren bat,
au da, prakak eta txapela.
Ez, ori ezta, onetarako
arakatu ondo gibela.
Kontu atera, ba, Teresari
billatu eutsazan Jaunak
itxasoa lez biotz andia,
Salomoni lez garaunak.
Serapin batek, au miraria!
Dakar ezpata zorrotza,
biriak urtu, erraiak biztu,
kizkaldu eutsan biotza.
Miragarrizko emakumea,
zelan daukozu biotza?
Onik aurrera, bizitza baño
gozoago da eriotza.
Loren ta izarren Erregeagaz
gaur egin zara mentatu,
elorri latza legetxe zara
sagar gozora aldatu.
Garrasta luze ta mardulenak
datoz beti Libanotik,
jakiturian mardulagoa
Teresa da lenengotik.
Larrosik eder ta politena
danetan Jerikokoa,
kabelin eta zazpi izar baino
oba da onen burukoa.
Siongo pago eta lexarrak
bardinbageak mendian;
goratxoago onek txuntxurra,
Karmengo tontor zurian.
O, uso zuri, Siongo lora,
Karmentarren irakasla!
Bedeinkatu gaur mendi orretik,
bada naz zure ikasla.
Martin Uriarte, Mariaren biotz
Garbiaren Martin anaia.
Burgos, Monte Carmelo.
1902, 795-797.