inprimatu
Atsua ta ispillua
Izenburua:
Atsua ta ispillua
Sinadura:
Uriarte, Jose Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uriarte, Jose Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
Orrialdea:
63

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Atsua ta ispillua

 

Uriarte, Jose Antonio

 

 Atso bekoki chimur, begi gorriya

 Bisartsu, baltz, ernegariya,

 Argal. erren, larogei urtekua,

 Oi, ortz, ta agin bagakua,

 Bestetik barriz bekarrez betia,

 Urdin ta zuri egiņik ulia,

 Sur autsagaz loiturik

 Eta muskillaz koipeturik,

 Betsoinetan zirudiyanak katua

 Eta bere bizarretan sagua,

 Ezin zatarragoa ta ichusiago izanik,

 Ez dan nai entzun zelakua danik.

 Diņo, betor ispillua,

 Ikusteko emen nere burua.

 Argiro ta zuzen dakus egiya,

 Ta diņo: ŋIspillu guzurtiya,

 Agertuaz niri barre egiteko

 Eta ez nazana ni esateko?

 Ez ago bada i ondo egiņik,

 Ez deustak erakusten niri aginik.

 

 ĄO guzurtiya!

 ŋNun duk nire matralla zuriya?

 Nun azal garbi ta leuna

 Gau egiten dok eguna,

 Bela beltza eperra,

 Ichusitzen duk ederra,

 Gaztiak dozak zartuten

 Gorputz liraņa makurtuten:

 Ausiko aut nik ostikopian,

 Ez az egongo nire echian.

 

 Alan dan egiten

 Ta bere teman da gelditutzen.

 Ipuiņian deusku esaten atsuak

 Bakocha bizi dan bere zoruak.

 

 Ez da ezagutu nai burua,

 Ez entzun egiya diņuanik,

 Ez da sinistu bere berba onik

 Ta ausi nai da ispillua.

 


inprimatu