inprimatu
Atsua ta ispillua
Izenburua:
Atsua ta ispillua
Sinadura:
Uriarte
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uriarte

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1924
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
144.zk.
Orrialdea:
1

Atsua ta ispillua

 

Uriarte

 

     URIARTE'ren IPUIAK

 

 Atso, bekoki tximur, begi gorria,

 Bizartsu, beltz, ernegarria,

 Argal, erren, larogei urtekua,

 Oi, ortz, ta agin gabekua,

 Bestetik berriz bekarrez betia,

 Urdin ta zuri egiñik illia,

 Lur autsagaz loiturik

 Eta muskillaz koipeturik,

 Betseinetan zirudianak katua

 Eta bere bizarretan sagua,

 Ezin zatarrago ia itxusiago izanik,

 Ez du nai entzun nolakoa danik.

 Dio: betor ispillua

 Ikusteko emen nere burua.

 Argiro ta zuzen dakus egia,

 Ta dio: "Ispillu gezurtia,

 Agertu aiz neri parre egiteko

 Eta ez naizena ni esateko?

 Ez ago bada i ondo egiñik,

 Ez dirak erakusten neri aginik.

     ¡O gezurtia!

 ¿Nun dek nere matralla zuria?

 ¿Nun azal garbi ta leuna?

 Gau egiten dek eguna,

 Bela beltza eperra,

 Itxusitzen dek ederra:

 Gazteak dituk zartutzen

 Gorputz liraña makurtutzen;

 Ausiko aut nik ostikopian;

 Ez aiz egongo nere etxian.

 Ala du egiten

 Ta bere teman da gelditutzen.

 Ipuian digu esaten atsuak

 Bakoitza bizi du bere zoruak.

 

 Ez du ezagutu nai burua

 Ez entzun egia dioanik,

 Ez da sinistu ere itz onik

 Ta eusi nai du ispillua.

 


inprimatu