inprimatu
Hator etxera, hator herrira
Izenburua:
Hator etxera, hator herrira
Sinadura:
Uria, Juan Jose (Haltzadi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uria, Juan Jose

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
675.zk.
Orrialdea:
32

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Hator etxera, hator herrira

 

Uria, Juan Joxe

 

 -1-

 

 Urte berria etorri zaigu

 joan da zaharra betiko

 egun honetan bertso batzuek

 moldatzen naiz hasiko

 ez dakit aurten zer datorkigun

 gero dugu ikusiko

 urte bat zoriontsua opa

 dizutet lehendabiziko

 

 -2-

 

 Munduan zehar izan omen da

 gora-behera ugariak

 arrain haundien mendean egon

 behar izan du txikiak

 nik gaur nahi nuke hemen aztertu

 dagokigun alderdiak

 gauza ederrik bai ote dakar

 agertu zaigun urtiak.

 

 -3-

 

 Euskal giroaz mintza nahi nuke

 badago bai, zer esanik

 ez nuke entzun nahi inoren ahoz

 euskaldun txarra naizenik

 ez litzaiguke gaizki etorriko

 anaien alkartasunik

 bestela ez dut argi ikusten

 hemengo etorkizunik

 

 -4-

 

 Euskal Herria txikia data

 euskaldunak gutxi gera

 bainan herria osatzen dugu

 laterri baten antzera

 bainan bihotza aspaldidanik

 dadukat oso minbera

 atzerri eta espetxekoak

 etor daitezela etxera.

 

 -5-

 

 Atzerri eta espetxekoak

 ekar ditzagun honuntza

 batzuk oraintsu, bestek aspaldi

 iges joan ziran haruntza

 merezi dute eta guk eskein

 diezaiogun laguntza

 bihotza hemen daukate bainan

 urruti samar gorputza.

 

 -6-

 

 Berriz herrira itzuli behar

 duzu atzerriko euskalduna

 eta espetxeko itzal beltz hori

 ongi ezagutu duzuna

 gaua tristea izan duzue

 luzea eta iluna

 itxaropenik orain ez galdu

 badator laster eguna.

 

 -7-

 

 Jaio ezkero hamaika aldiz

 entzun izan dutan hitza:

 «Euskal Herrian ez gaude denok

 batzuk kanpoan dabiltza»

 ukatzen zaie haien herrian

 igarotzea bizitza

 jakin nahi nuke noiz arte dugun

 aspaldi hontako ekaitza.

 

 -8-

 

 Anaiak eta arrebak daude

 kate zahar baten mendean

 itxaropenik ez dut galduko

 bizitzen naizen artean

 inork ez beza inoiz pentsatu

 gatozenikan eskean

 gizonak libre behar du eta

 zatozte denok batean.

 

 -9-

 

 Amnisti hitza entzun izan dut

 ugari neure inguruan

 konturatu naiz herri osoak

 nola eskatutzen duan

 gu zai gaude ta ez dugu itxoin nahi

 hemen hamaika orduan

 Euskal Herrian jarraitzen dugu

 aspaldi hontako moduan.

 

 -10-

 

 Egia esan aspaldidanik

 ez nago oso alaitsu

 euskaldun asko ikusten ditut

 urruti eta behartsu

 etorkizuna gure gain dago

 saia gaitezen leialtsu

 oraindik ikus dezakegu ta

 gure Herria sasoitsu.

 


inprimatu