inprimatu
Fordalidadez eskasak dabiltza
Izenburua:
Fordalidadez eskasak dabiltza
Sinadura:
Uria, Juan Jose (Haltzadi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uria, Juan Jose

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1162.zk.
Orrialdea:
57

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Fordalidadez eskasak dabiltza

 

Uria, Juanjo

 

 Uztailak hamazazpi

 jarrita genduan,

 arratsalde horretan

 zazpik inguruan,

 gu han aurkeztu ginen

 jarri zen orduan,

 baina bertsolariak

 betiko moduan,

 han zebiltzan taldea

 ezin osatuan.

 

 Berandu etorri ta

 ekiporik gabe,

 ezin esan ibili

 zirenik dotore,

 guk berriz bagenduen

 nahiko jogadore,

 hauei pitorreoa

 egiteko ere,

 beti izandu ginen

 hango jaun da jabe.

 

 Azkenean hasi zen

 partidu-futbola,

 ta antolatzaileok

 genuen kontrola,

 beraiek ezin zuten

 iritsi inola,

 ta laster etorri zen

 Joxe Kruzen gola,

 igarri gendun alde

 haundia zegola.

 

 Lehen zatian guk bat

 ta beraiek zero,

 orduan jarri ginen

 denok bero-bero,

 Aiestak beste bi gol

 sartu zitun gero,

 reaziorik ez zen

 inola espero,

 irabazia gendun

 lasaitu ezkero.

 

 Beraz esana dago

 zein ziren hobeak,

 jokalari txukunak

 azkar ta trebeak,

 halere azkenean

 Mendizabal berak,

 guri sartu zizkigun

 bi gol dotoreak,

 baina Txapeldun ginen

 Antolatzaileak.

 

 Apustuz AFARIA

 garbi ginen mintza,

 eta esan zaizute

 nola zen emaitza,

 irabazitakoan

 hura gure ditxa,

 baina formalidadez

 eskasak dabiltza,

 gero ez zuten bete

 emandako hitza.

 


inprimatu